Kandido Eizagirre (1947), Arantza Garaialde (1951) eta Idoia Agirre (1959) donostiarrak bidelagunak dira Mintzaneten. Beren bidelariekin on line saioak egiten dituzte hutsik egin gabe eta haiei eskerrak eman nahi izan dizkiete, baita proiektu hau kudeatzen dugunoi ere. Mintzanetek beraientzat zer suposatzen duen galdetu diegunean, munduko edozein tokitan dauden parte hartzaileekin harremanetan jartzeko eta euskara praktikatzeko … Continue reading Kandido Eizagirre, Arantza Garaialde eta Idoia Agirre: zergatik Mintzanet?
Donostiako Zorroaga adinekoen egoitzan aurkeztu dugu Mintzanet +65
Donostiako Zorroaga adinekoen egoitzan aurkeztu dugu Mintzanet +65 proiektua. Egoiliar asko hurbildu ziren eta ekitaldia asko gustatu zitzaien. Bertan bizi den Pilar Iragorri (Oiartzun, 1927) bidelagunak bere esperientzia azaldu zuen. Gainera, Mintzaneten inguruko informazio gehiago Arantza Garaialde (Donostia, 1951) bidelagunak eman zuen.