abenduak 5-bmi-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa:Antzeman eta atzeman / Jose Mari Pastor / Aretxarte merkatari elkartea.

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Ez dira sinonimoak (III) -> antzeman ≠ atzeman Adiera batean sinonimoak dira: zerbait ‘adimenaren bidez sumatu, hauteman, detektatu’ adiera.  Hitz eta esaldien mami ezkutua atzematea / mami ezkutuari antzematea. Zentzumenek antzematen/atzematen dutena.  Bestela, bakoitzak esanahi-esparru ongi definitua du. Antzemanaditzak (du/dio) hauek ditu sinonimo: igarri, nabaritu, konturatu, zerbaitez … Continue reading Bost minutuko ikastaroa:Antzeman eta atzeman / Jose Mari Pastor / Aretxarte merkatari elkartea.

Azaroak 21-bmi-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: Gaztelaniaz ondo idatziko bagenu / Atef Abu Saif / Mendiak

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Gaztelaniaz ondo idatziko bagenu, askotan ez genituzke euskaraz akatsak egingo. Gaztelaniaz gaizki dauden formak, euskaraz ere antzera itzuli nahian, gaizki egiten ditugu. Nahiz eta okerra izan, askotan ikusten ditugu horrelako esaldiak, eta inork ez digu esaten ez direla egokiak… … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Gaztelaniaz ondo idatziko bagenu / Atef Abu Saif / Mendiak

Urriak 24-bost minutuko ikastaroa-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: Ezta ala Ez da? / Anjel Lertxundi / EMSIME Cira Crespo

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen EZTA ala EZ DA? IDAZKERA: Etorriko zara, ezta / ez da? Euskaltzaindiak ez du araurik eman auzi horretaz; beraz, ‘ezta?’ nahiz ‘ez da?’ idatz daiteke oraingoz. Jakin beharrekoa da, ordea, ‘ezta?’ forma fosildua dela nagusi bai tradizioan, bai gaur egun ere. Hala ere, tradizioko forma zaharragoak erabili nahi izatera, … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Ezta ala Ez da? / Anjel Lertxundi / EMSIME Cira Crespo

Urriak 10-bost minutuko ikastaroa-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: Erdal hitzen deklinabidea / Jon Fosse / Nynorsk-a

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Jon Fossek irabazi du Literaturako Nobel Saria Eta zein izango zen euskarazko titularra irabazlea lehian egon den beste hautagairen bat izan balitz? Alegia,  Margaret Atwood (Kanada), Michel Houellebecq (Frantzia) Can Xue (Txina), Liudmila Ulitskaia (Errusia) eta Haruki Murakami (Japonia)… … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Erdal hitzen deklinabidea / Jon Fosse / Nynorsk-a

Bost minutuko ikastaroa-irailak 19-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: Eten puntuak / Iñaki Sanz-Azkue, Amagoia Mujika / Euskaraz barra-barra

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Nola erabili eten puntuak “…” –       Hiru puntuz osatutako marka da : Orain oso gutxi irteten gara; lehen ordea… –       Esaldia amaitu gabe utzi dela adierazteko erabil daiteke: Ez du ezer faltan: autoa, etxebizitza, motorra… –       Zalantza, beldurra, lotsa, misterioa, eta abar … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Eten puntuak / Iñaki Sanz-Azkue, Amagoia Mujika / Euskaraz barra-barra

Irailak 12

Bost minutuko ikastaroa: mus / Anjel Lertxundi / Ahotsak

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Gaurko hitza: mus Musa Euskal Herrian asmatutako karta-jokoa da[1]. 40 kartako karta-sortarekin jokatzen da, eta jokalariei launa karta ematen zaizkie. Kartok banatu ondoren, “mus” delakoa proposatzen da. Jokalari guztiak ados badira, karta hauetako bat edo gehiago alde batera utzi eta berriak banatzen dira. … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: mus / Anjel Lertxundi / Ahotsak

Irailak 5-bmi-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: ‘-rekin’, ‘-dun’ / Luistxo Fernandez / Kar-kar

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Nola esan: “gauza bat da tapaREKIN” ala “gauza bat da tapaDUNA”? – Erantzun zuzena, zalantzarik gabe, “tapaduna” da. Izan ere, “-dun” atzizkiak zerbaiten jabe izatea edo zerbait edukitzea adierazten du. Adibidez: “bizarduna” , bizarra duenari esango diogu eta “euskalduna” … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: ‘-rekin’, ‘-dun’ / Luistxo Fernandez / Kar-kar

Abuztuak 28

Bost minutuko ikastaroa: gizon/gizonezko, emakume/emakumezko / Mikel Elkoroberezibar / EHUko kultura Zientifikoko Katedra

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen gizon/gizonezko, emakume/emakumezko Dendetako erakusleihoetan edo tabernetako komunetan jartzen diren errotuluetan, nola jarri beharko genituzke euskaraz gaztelaniazko ‘hombre’/’mujer’ eta frantsesezko ‘homme’ / ‘femme’ formen baliokideak?  Gizonezkoak/Emakumezkoak? Gizonak/Emakumeak? Denak zuzenak badira ere, Euskaltzaindiaren Hiztegiko adibideak eredutzat harturik ―[EH:gizonezko], [EH:emakumezko]―, egokiena gizonezkoak/emakumezkoak bikotearen alde egitea litzateke. … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: gizon/gizonezko, emakume/emakumezko / Mikel Elkoroberezibar / EHUko kultura Zientifikoko Katedra

Abuztuak 15

Bost minutuko ikastaroa: Esan / Xabier Mendiguren Elizegi / Aster Navas

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen esan JOSKERA. Esan aditzak -(e)la menderagailuarekin eratzen du normalean perpaus osagarria: Etorriko dela esan zuen. Baina aditz ez-jokatuekin ere osatzen ditu perpaus osagarriak, ZER galderari erantzunez: -tzeko esan (= ‘agindua, eskaria’ aditzera emanez):  Bost liburu ekartzeko esan behar diozu. –tzea esan (= ‘adiera, esanahia, aditzera ematea, izena ematea’ adieraziz):  Prozesu horri datuak berreskuratzea esaten zaio. (→ agindu)   KALKOA: *bakarrik esan… … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Esan / Xabier Mendiguren Elizegi / Aster Navas

Uztailak 25-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: Anakolutoa / Jose Mari Pastor / Teknopolis

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Zer da anakolutoa? Anakolutoa figura erretoriko bat da, zeinaren bidez esaldi baten garapenean aldaketa bat ematen baita; alegia, hasitako esaldia jarraipenik gabe uzten da edo uste ez zen bezala amaitzen. Horren ondorioz, joskera hausten denez, komunztadura edo koherentzia eza … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Anakolutoa / Jose Mari Pastor / Teknopolis