Euskararen Eguneko Donostiako mintzodromoan hartu dugu parte!

Donostiako San Telmo museoan egindako mintzodromoan hartu du parte Mintzanetek. Bertan ordenagailuak jarri ditugu, eta han zeudenek Mintzaneteko hiru kide ezagutzeko aukera izan dute. Hauexek izan dira: Kandido Eizagirre (Azkoitia, 1947) , Josune Igoa (Oiartzun, 1958) eta Dylan Inglis (Erresuma Batua, 1998).

Mintzanet Donostiako Euskararen Egunean

Donostiako San Telmon museoan egitarau oparoa prestatu dugu Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, Bagera Euskara Elkarteak, San Telmo Museoak eta Mintzanetek. Helburua, euskararen erabileraren garrantzia azpimarratzea izan da, Mintzalaguna, Mintzanet eta Mintzodromoak ezagutzera emateko.