Mintzalagunak munduan

7.000 lagun baino gehiago mintzapraktika egiten

Euskaraz hitz egiteko mintzapraktikak daukan garrantziaz ohartuta gaude guztiok. Eta horretan ari gara astez astez. Baina badakizu zenbat diren astero Euskal Herrian, eta gure mugetatik kanpo lagun batekin edota taldean euskarazko mintzapraktikak egiten dituztenak? 7.023 zenbatu ditugu AEK, Topagunea eta mintzanet ekimenen artean. Zenbait datu eskaintzen dizkizugu grafiko hauetan. mintzapratikakAEK Topagunea Mintzanet.eus

Peio Duzan: Mintzanet zergatik?

Peio Duzan (Okzitaniako Tolosa, 1985) bidelaria da Mintzaneten eta Estrasburgon bizi da. Bera da inguruko ia euskaldun bakarra eta, Mintzaneti esker, asteartero euskaraz aritzen da Azpeitiko Ander Olalderekin. Duzanek hasieran gogorra egiten zitzaiola aitortu digu, baina orain “plazerra” dela proiektuan parte hartzea. Ikusi zer esan digun!

Izan bidelagun eta jaso BERRIA doan asteburuetan, hiru hilabetez!

Urte berria hastearekin batera, eskaintza berezia dakarkizu Mintzanetek. Urtarrileko kanpainan bidelagun gisa izena ematen baduzu asteburuetan BERRIA egunkaria doan jasotzeko aukera izango duzu, hiru hilabetez! Urtarrilaren 13tik 27ra bitartean sartu www.mintzanet.net atarian eta bilaka zaitez bidelagun. ‘Izena eman’ jartzen duen laukitxoa sakatuz, bertan dagoen galdetegia bete eta doako harpidetza nahi duzula adierazi behar duzu. Bidelagunak euskaraz … Continue reading Izan bidelagun eta jaso BERRIA doan asteburuetan, hiru hilabetez!

Ander Olalde, bidelaguna: “Proiektu honek denoi irabazteko aukera ematen digu; galtzeko, berriz, ezer ez”

Ander Olalde Azpeitian jaio zen duela 57 urte. Euskadi Irratian izan zuen Mintzaneten berri. Azaldu duenaren arabera, nahiz eta euskara izan bere ama hizkuntza, euskaltegira joan behar izan zuen EGA ziurtagiria lortzeko: “Euskaltegian jaso nuen guztiagatik euskararekin zor bat nuela sentitzen nuen. Orduan, Mintzanet etorri zitzaidan burura, eta pentsatu nuen ez zegoela modu aproposagorik nire … Continue reading Ander Olalde, bidelaguna: “Proiektu honek denoi irabazteko aukera ematen digu; galtzeko, berriz, ezer ez”

Zeren zain zaude?

Astean ordu erdiko tartea baduzu, eman izena, eta izan zaitez bidelari edo bidelagun Mintzaneten! Bidelariak euskara praktikatu nahi dutenak dira eta gutxienez B1 maila izan behar dute. Pantailaren beste aldean bidelagunak izango dituzte, astero euskaraz hitz egitea ahalbidetuko dieten laguntzaileak. Gogoratu helburuak bidelariak soltura irabaztea, lotsa galtzea eta jariotasuna lortzea direla!

Euskaraz bada yeismorik?

Iturria: Jabier Oses AzurmendiEusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Artikulua Musika Euskara hobetzen Euskara hobetzen AHOSKERA Yeismoa esaten zaio ondorengo bi fonema hauek, ahoskatzerakoan, ez bereizteari; /ʎ/ eta /ʝ̞/ ez bereizteari. Yeismoa dagoenean, hiztunak bi fonemen arteko aldea neutralizatu egiten du. Sistematikoki, /ʎ/ ahoskatu beharrean /ʝ̞/ ahoskatzen du. Gaur egungo euskaldun askoren mintzoan nabari da. … Continue reading Euskaraz bada yeismorik?

Joserra Onandia getxoztarra eta Mauro Funes Garcia agentinarra elkarrekin!

Joserra Onandia (Getxo, 1945) bidelaria eta bidelaguna da Mintzaneten. Berari Pedro Mari Sarduy Floridan bizi den muxikarrak bizkaiera praktikatzen laguntzen dio eta, aldi berean, Onandiak Argentinako Valeria Garcia Oyarzabali (La Pampa, 1973) laguntzen dio.