Mintzanet egitasmoko zenbait kidek ongietorria eman diote Argentinako Cordoba hirian bizi den Elba Mocoroa bidelariari. Unibertsitate irakaslea da, eta Euskal Gizataldeen VIII. Mundu Batzarrean parte hartzeko asmoz etorri da Euskal Herrira. Joserra Onandia, Isabel Canales eta Yolanda Izarekin aurrez aurre elkartzeko aukera izan du Elbak, eta hain zuzen ere, Joserrak partekatu digu enkontruaren kronika: “Gu … Continue reading Elba Mocoroa argentinarrari harrera egin diote Mintzaneteko lagunek
Teresa Abejón Peña, bidelaria: “Gaur egun erabilera ei da euskararen erronka nagusia, eta praktikatzeko, aparteko aukera da Mintzanet”
Burgosko probintziako Valdeande herrian jaio zen Teresa Abejón Peña (1965), baina 34 urte daramatza Madrilen. Jakin-min handia duen pertsona gisa definitzen du bere burua, bidaiatzea, munduko txokoak ezagutzea gustatzen zaio. Hala, ez da harritzekoa ikerkuntza teknikari lanetan jardutea. Lagun eta senide euskal herritarrak izanik, euskararekin eta euskal kulturarekin harreman estua du gazte-gaztetatik, baina atzerrian bizi … Continue reading Teresa Abejón Peña, bidelaria: “Gaur egun erabilera ei da euskararen erronka nagusia, eta praktikatzeko, aparteko aukera da Mintzanet”
Harrera gida – Bidelaria
Euskara praktikatu nahi duzu, gutxienez B1 behar duzu. Gogortau, Mintzanet euskara online eta doan praktikatzeko aukera ematen duen egitasmoa da. Ez dago helburu didaktikorik, ez da eskola bat. Soltura irabaztea eta lotsa galtzea dira proiektuaren xedeak, eta berau hobesten duten erabiltzaileek lehentasuna izango dute. Izen-emate fitxan ‘antzeko euskara maila’ duten erabiltzaileekin mintzapraktika saioak egin nahi dituzuen galdetuko … Continue reading Harrera gida – Bidelaria
Karmele Mendoza Perez, bidelaria: “Praktikatzeko denbora laburra badirudi ere, herrira itzultzen naizenean euskaraz berriro hitz egin dezadan laguntzen dit”
Sortzez Amurriokoa da Karmele Mendoza Perez (1989), eta gurasoek euskaraz ez dakiten arren, berak txikitan ikasi zuen; elebiduntzat du bere burua. Aldiz, sei urte daramatza Badajozen bizitzen, Extremadurako Unibertsitatean egiten baitu lan, eta etxetik urrun egonik, ohartu da erabiltzen ez dena galdu egiten dela: “Konturatzen hasi nintzen euskaraz aritzeko erraztasuna galtzen ari nintzela, eta okerrena, … Continue reading Karmele Mendoza Perez, bidelaria: “Praktikatzeko denbora laburra badirudi ere, herrira itzultzen naizenean euskaraz berriro hitz egin dezadan laguntzen dit”
MINTZANET SARIAK banatu ditugu, Mintza Eguna 2023 festan
Mintzanet egitasmoak (euskara online eta doan praktikatzeko aukera ematen duen ekimenak) 10 urte bete zituen 2022an, eta Covid 19aren pandemiaren ondorioz aurreko bi urteetan antolatzerik izan ez genuen MINTZANET EGUNA berreskuratuz ospatu genuen. Abenduaren 3an, Euskararen Egunean, Getxoko Romo Kultur Etxean elkartu genituen ziren eta bidelariak, eta oroigarriak banatu genituen. Bada, hilabete gutxi batzuk igaro … Continue reading MINTZANET SARIAK banatu ditugu, Mintza Eguna 2023 festan
Aipamen berezia 2023: Iñigo Bilbao
Mintzanet egitasmoko lagun handia dugu IÑIGO BILBAO getxoztarra. Urte luzez bidelaguna izan da, eta hutsik egin gabe parte hartu du antolatu ditugun ekimen, jardunaldi eta enkontruetan. Getxoztarrarena dugu, hain zuzen ere, Mintzaneten aldeko aldarria izeneko bertso zoragarria, Mintzanet Eguna ospatzen dugun bakoitzean aho batez abesten duguna, eta betirako bihotzean izango duguna: Euskara ikasi ondoren hitz … Continue reading Aipamen berezia 2023: Iñigo Bilbao
Bidelari onena 2023: Marta De Pedis
Italiarra da, jaiotzez, MARTA DE PEDIS. Erromakoa. Hizkuntza Modernoak ikasi zituen unibertsitatean, eta bertan izan zuen, hain zuzen ere, euskararekin lehen hartu-emana. Gaur egun, hizkuntzalaria da, eta Gasteizen bizi da. Lagun espainiar asko dituela aitortu digu, eta horiei euskara ikasteko asmoa azaldu zienean, harriduraz erantzun ziotela: “Zergatik? Izugarri zaila da, ulertzeko eta ikasteko ezinezkoa”. Hitzok … Continue reading Bidelari onena 2023: Marta De Pedis
Blai Abelló, bidelaria: “Euskaldun harreman serioa, eta aldi berean, atsegina eta positiboa izateko aukera ematen du Mintzanetek. Oso erosoa da”
Jaiotzez Bartzelonakoa da Blai Abelló Boix, baina senideak Arrasaten eta Lizarran ditu. Hain zuzen ere, haiei esker ezagutu zuen euskara, aspaldi, eta hizkuntza ikastea erabaki zuen: “Euskara da euskaldunek komunikatzeko erabiltzen duten hizkuntza, eta nik ulertu eta erabili nahi nuen”. Gaztetan, zesta-puntan aritutakoa da Blai, Durangon eta Gernikan, orain, aldiz, abokatu laboralista da, eta Euskal … Continue reading Blai Abelló, bidelaria: “Euskaldun harreman serioa, eta aldi berean, atsegina eta positiboa izateko aukera ematen du Mintzanetek. Oso erosoa da”
Kontatu zure esperientzia MINTZANET BERE AHOTAN atalean!
Mintzanet proiektuan zer-nolako esperientzia izaten ari zaren jakitea gustatuko litzaiguke. Egitasmoari esker, euskara praktikatzen edo praktikatzen laguntzen duzuenon bizipenak kontatzen ditugu. Galdera sinple batzuk erantzunez, gure webgunean jarriko genuke erreportajetxoa; ‘Mintzanet bere ahotan’ atalean. Horretarako bi aukera daude, idatziz eta bideo bidez. Hementxe dituzu bi adibide: IDATZIZ Galderak bidaliko genizkizuke eta zuk idatziz erantzun ondoren, … Continue reading Kontatu zure esperientzia MINTZANET BERE AHOTAN atalean!
Mintzorduak: Jendea hizketan jarri nahi dugu, gero eta jende gehiagok euskaraz egin dezan
Jendea hizketan jarri nahi dugu, bai. Mintzorduak jendea hizketan jartzeko saioak dira. Saioak zuzenean egiteaz gain, grabatu, editatu, txukundu eta sarean hedatuko ditugu. Antolatutako mintzorduetan, elkarrizketa sakonen bila arituko dira. Jendaurrean eta pantailan. Zuzenean eta nahieran eskura. Euskal Herrian eta munduan. Mintzorduak, mintzanet.eus plataformatik bultzatutako ekimena da. Kalitate handiko elkarrizketak. Euskaraz. Mundu osorako. ElkarrizketaEuskal Herriko erreferenteak hizketan jartzea da … Continue reading Mintzorduak: Jendea hizketan jarri nahi dugu, gero eta jende gehiagok euskaraz egin dezan