Arlette Pascual (Bordele-Baionan bizi da, 1950) bidelaria da Mintzaneten. Bere aitak gerra zibilaren ondoren, Frantziara deserriratu behar izan zuen, eta horregatik jaio zen Bordelen. Leku askotan bizi izan da geroztik: Madrilen, Donostian, Okzitaniako Tolosan, Baionan…
Zeren zain zaude?
Astean ordu erdiko tartea baduzu, eman izena, eta izan zaitez bidelari edo bidelagun Mintzaneten! Bidelariak euskara praktikatu nahi dutenak dira eta gutxienez B1 maila izan behar dute. Pantailaren beste aldean bidelagunak izango dituzte, astero euskaraz hitz egitea ahalbidetuko dieten laguntzaileak. Gogoratu helburuak bidelariak soltura irabaztea, lotsa galtzea eta jariotasuna lortzea direla!
Euskaraz bada yeismorik?
Iturria: Jabier Oses AzurmendiEusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Artikulua Musika Euskara hobetzen Euskara hobetzen AHOSKERA Yeismoa esaten zaio ondorengo bi fonema hauek, ahoskatzerakoan, ez bereizteari; /ʎ/ eta /ʝ̞/ ez bereizteari. Yeismoa dagoenean, hiztunak bi fonemen arteko aldea neutralizatu egiten du. Sistematikoki, /ʎ/ ahoskatu beharrean /ʝ̞/ ahoskatzen du. Gaur egungo euskaldun askoren mintzoan nabari da. … Continue reading Euskaraz bada yeismorik?
Diasporatik: Christian Etxeberria (Txile, 1982)
Christian Etxeberria Txileko Santiagokoa da, eta hasieran ez bazekien euskal abizena zuenik ere, jakin bezain pronto, argi eduki zuen euskara ikasi nahi zuela.
Joserra Onandia getxoztarra eta Mauro Funes Garcia agentinarra elkarrekin!
Joserra Onandia (Getxo, 1945) bidelaria eta bidelaguna da Mintzaneten. Berari Pedro Mari Sarduy Floridan bizi den muxikarrak bizkaiera praktikatzen laguntzen dio eta, aldi berean, Onandiak Argentinako Valeria Garcia Oyarzabali (La Pampa, 1973) laguntzen dio.
Marisa Barrena eta Izaskun Etxabarri Bilbon elkarrekin!
Marisa Barrena bidelaguna eta Izaskun Etxabarri bidelaria Bilboko Aste Nagusian aurrez aurre elkartu dira. Ez da lehenengo aldia, 2015ean Mintzaneten izena eman zutenetik askotan geratu baitira.
Mertxe Iturrate, bidelaria: “Mintzaneti esker, beste aukera bat daukat, eta gainera, jendea ezagutu dut”
Mertxe Iturrate Gasteizen jaio zen duela 42 urte, baina nahiz eta han lan egin, bizitza osoa Murgian egin du.
Maialen Goñi, bidelaguna: “Ez da nire mintzakidea bakarrik, familiarena ere bada: bikotekideak ezagutzen du, haurrak ezagutzen du…”.
Maialen Goñi (Donostia, 1989) bidelaguna da eta euskarari laguntzeko asmoarekin eman zuen izena Mintzaneten: “Euskarari lagundu baino, pertsona batekin harreman bat mantentzen duzu eta oso gustura nago harreman horrekin”.
Gotzon Ugarte, bidelaguna: “Euskara baino urrunago iristen ari da gure adiskidetasun-maila”
Gotzon Ugarte (Lekeitio, 1973) artista plastikoa Mungian bizi da. Amak Mintzaneti buruz hitz egin zion aspaldi. Gero, telebistan ikusi zuen proiektua eta izena ematea erabaki zuen.
Arrasaten aurkeztu dugu Mintzanet!
Ekainaren 8an Arrasateko Udal Euskaltegian aurkeztu genuen Mintzanet zer den eta nola funtzionatzen duen.