20230508-bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Izenondoaren kokagunea / Jone M. Hernández eta Jaime Altuna/ EIMA Katalogoa

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Izenondoaren kokagunea Izenaren eskuineko aldean kokatzen da izenondoa, eskuarki (kolore gorri, itsaso txar…). Ezkerreko aldean ezar daitezkeen bakarrak –dun (→ -dun atzizkia) eta -(t)ar (→ –ar atzizkia (aldaerak: -tar (-dar), -ztar)) atzizkiez osaturikoak dira, izenlagunak ere bai baitira horiek:  frantziar idazle, adimendun izaki…  Jakina, eskuinean ere ezar daitezke (idazle frantziar, izaki adimendun…). Tentuz zaintzekoak … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Izenondoaren kokagunea / Jone M. Hernández eta Jaime Altuna/ EIMA Katalogoa

20220820-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Zer, zein / Blanca Urgell / EIMA Katalogoa

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen ZER / ZEIN Muga zedarritzea ez da askotan erraza, baina badira irizpide nagusi batzuk: Galdera irekietan, zergaldetzailea erabiltzea da egokiena:  Zer adin duzu?  Zer lanbidetan aritzen da ama?  Zer menditan izan zineten atzo? Zenbatekoren esanahia duenean ere, zer da erabiltzekoa: Zer indar du alderdi horrek gaur egun?  Zer … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Zer, zein / Blanca Urgell / EIMA Katalogoa

20220823-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Eraman / Juan Luis Zabala / EIMA Katalogoa

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Adi egon «eraman» aditzarekin, batzuetan neurriz kanpo erabiltzen baitugu. –       Liburuen kontuak eramaten ditu Kultura Sailean. Liburuen kontuez arduratzen da Enplegu Sailean. –       Lankidearekin oso ondo eramaten naiz. Lankidearekin oso ondo konpontzen naiz. HABEko Ikasbiletik jasoa

20220628 - bost minutuko ikastaroa-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: xaukena xauk / Ines Osinaga / EIMA Katalogoa

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Nola esan Es lo que hay euskaraz? “Xaukena xauk!” esaten omen dute oñatiar gazteek “besterik ez zegok!” adierazteko. Boladan jarri omen da esaera. Hikako forma horren erabilera, ordea, ez da hitanoaren osasun onaren adibide, ez baita zuzena. Mutilek hala … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: xaukena xauk / Ines Osinaga / EIMA Katalogoa

20220426-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: ikusi naiz, ikusiko gara / Joan Baez / Gernikako bonbardaketaren 85. urteurrena

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen IKUSI NAIZ / IKUSIKO GARA Ez da zuzena DU aditza DA aditz gisa jokatzea: Ibaira bota da. Ibaira bota du bere burua. Egoera horretan ikusi naizenean, ihesari eman diot. Egoera horretan gertatu naizenean, ihesari eman diot. Neure burua egoera … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: ikusi naiz, ikusiko gara / Joan Baez / Gernikako bonbardaketaren 85. urteurrena

20220419-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: aditzaren aspektua eta kalkoak / Andoni Egaña / Zientzia eta natura

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Aditzaren aspektua eta kalkoak (I) Erdararen eraginez, baztertzekoak diren joera desegoki batzuk ari dira zabaltzen azken urteotan. Hauek bereziki: a) Ez da zuzena, etorkizuneko kontuez ari garela (planak egitean, aginduak ematean, mesedeak eskatzean…), aspektu burutugabea erabiltzea gertakizunekoaren ordez (edo bestelako molde bat erabili ordez): *Gauean, joaten gara zinemara? … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: aditzaren aspektua eta kalkoak / Andoni Egaña / Zientzia eta natura

20220405-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: zenbakiak / ‘Diskalkulia’ / Kalkulagailua

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Zenbakiak 0 zero 20 hogei 2 bi (biga) 21 hogeita bat 5 bost (bortz) 25 hogeita bost 13 hamahiru 35 hogeita hamabost (hogeita hamabortz) 17 hamazazpi 70 hirurogeita hamar 18 hemezortzi (hamazortzi) 80 laurogei 19 hemeretzi 90 laurogeita hamar … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: zenbakiak / ‘Diskalkulia’ / Kalkulagailua

20220322 - Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Gerundioa noiz erabili/Mikel Garcia/Historia eta Gizartea

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen GERUNDIOA noiz erabili (II) Atzo aipatu genuen moduan, euskarazko GERUNDIOAK arazoak ematen dizkigu. Euskaraz, berez, ez dago inguruko hizkuntzen gerundioaren parekorik, eta,  horren ordez, euskarak beste baliabide batzuk erabiltzen ditu. Ohikoenak aztertuko ditugu: ADITZean oinarrituta: -T(Z)EN   Zertan? Telebista ikusTEN ari da -(e)Z Bidea: Zerez? Lan eginEZ … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Gerundioa noiz erabili/Mikel Garcia/Historia eta Gizartea

2022-01-18-bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: huts; ‘Ohartxoa’; Itxi liburuak

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen HUTS Oso erabilera desberdinak izan ditzake. Adibideekin ikusiko dugu hobeto: – Nik kafe HUTSa hartzen dut. – Poltsa HUTS hori zurea da? Oso, guztiz edota izugarri adberbioen esangura hartzen du batzuetan: – Horiek lapur HUTSak dira. – Andoni gezurti HUTSA da. Beste zenbaitetan, besterik ez, baino ez esan nahi … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: huts; ‘Ohartxoa’; Itxi liburuak

2022-01-04-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: aurrealde; euskarafobia; EIMA katalogoa

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Euskaltzaindiaren arauak Nork ez du inoiz erabili esaldi hau? -> Aurrekaldean izan genituen liburu guztiak. Erabilera okerra da! Hauxe da horren inguruan Euskaltzaindiak erabakitakoa: AURREALDE Bi era desberdin hauetan idatz daitezke forma hauek: Aurrealde edo aurreko alde,Atzealde edo atzeko alde,Goialde edo goiko alde, barnealde edo barneko alde, e.a. Ez … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: aurrealde; euskarafobia; EIMA katalogoa