Roberto Dagnino-MBA

Roberto Dagnino, bidelaria: “Mintzaneti esker euskarari aurpegia jarri diot”

Estrasburgoko Unibertsitatean irakaslea da Roberto Dagnino. Jaiotzez italiarra bada ere, Herbereetan eta Frantzian bizi da, etengabeko joan-etorrian. Ikasle garaian izan zuen aurrenekoz euskararen berri, eta “liluratuta” gelditu zela aitortu digu. Noizbait euskara ikasiko zuela hitz eman zuen. Lazkaoko Maizpide Euskaltegian egonaldia egin bitartean, Mintzanet aholkatu zioten, eta berehala izena ematea erabaki zuen. Leire Nalda bidelagun … Continue reading Roberto Dagnino, bidelaria: “Mintzaneti esker euskarari aurpegia jarri diot”

Peio Duzan: Mintzanet zergatik?

Peio Duzan (Okzitaniako Tolosa, 1985) bidelaria da Mintzaneten eta Estrasburgon bizi da. Bera da inguruko ia euskaldun bakarra eta, Mintzaneti esker, asteartero euskaraz aritzen da Azpeitiko Ander Olalderekin. Duzanek hasieran gogorra egiten zitzaiola aitortu digu, baina orain “plazerra” dela proiektuan parte hartzea. Ikusi zer esan digun!

Peio Duzan eta bere familia ezagutzeko aukera izan dugu!

Peio Duzan (Toulouse, 1985) Estrasburgon bizi da eta oporrak Euskal Herrian igaro ditu bere familiarekin. Donostiara egin duen bisitan, Cristina Tapia eta Ainara Loiarte Mintzaneteko koordinazio taldeko kideok Duzan aurrez aurre ezagutzeko parada izan dugu. Ez hori bakarrik, Peioren aita, anaia eta Agatxu alabarekin ere egoteko aukera izan dugu!