Uztailak 2-bmi-mintzanet

‘Non (eta) ez… -n’ moldea [Bost minutuko ikastaroa]

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Non (eta) ez… -n Perpaus jokatuekin, baldintzazko perpausak osatzeko beste bidea non (eta) ez… -n moldea da:   – Bihar horretaz mintzatuko dira, non ez diegun holako gairik aipatzea debekatzen. Iparraldeko euskalkietan erabiltzen da bereziki baldintza mota hau. Beti ezezko perpausak izaten dira, eta non lokailua … Continue reading ‘Non (eta) ez… -n’ moldea [Bost minutuko ikastaroa]

Ekainak 25-bmi-mintzanet

Gutxieneko eta gehieneko [Bost minutuko ikastaroa]

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Gutxieneko eta gehieneko Nola da euskaraz, gutxienezko ala gutxieneko? Eta gehienezko ala gehieneko? GUTXIENEKO da azpisarrera Hiztegi Batuan, eta, beraz, GUTXIENEKO eta GEHIENEKO gomendatzen ditugu: Gutxieneko soldata,  eta ez Gutxienezko soldata Gutxieneko distantzia, eta ez Gutxienezko distantzia Gehieneko prezioa, eta ez Gehienezko prezioa Zenbaitetan, minimo eta maximo hitzak erabili behar dira … Continue reading Gutxieneko eta gehieneko [Bost minutuko ikastaroa]

ZEREZ/ZERTAZ kasua [Bost minutuko ikastaroa]

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen ZEREZ/ZERTAZ KASUAN EGITEN DEN PLURAL MUGATUAREN ABUSUA Forma mugagabea hartzeko aukera eta joera du –z kasu-atzizkiak. *harri txikiez inguratua (> txikiz) *Hanka-arrasto berriez (> berriz) beterik dago bide guztia. *Espainolezko hitzak euskal ukituez (> ukituz) makillatuta plazaratu dira. *Jogurt-potoez (> potoekin/potoz) eginiko telefono bat da marrazkian ageri dena. *Partikulez (> partikulaz) osatuta dago materia. *Artistez (> … Continue reading ZEREZ/ZERTAZ kasua [Bost minutuko ikastaroa]

Ekainak 11-bmi-mintzanet

-T(Z)ERAKO atzizkiaren erabilera okerra [Bost minutuko ikastaroa]

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen -T(Z)ERAKO atzizkiaren erabilera okerra  Egitura desegokiak dira:  -t(z)erako orduan -t(z)erako garaian Haien ordez, honako hauek erabili behar dira: -t(z)eko orduan / -t(z)ean edo -t(z)erakoan1 -t(z)eko garaian / -t(z)ean edo -t(z)erakoan1 (1) Testuinguruaren arabera -t(z)ean edo -t(z)erakoan.  *Gai horretaz mintzatzerako orduan, garrantzitsua da zuzentasuna. *Forma estetikoa aztertzerako orduan, … Continue reading -T(Z)ERAKO atzizkiaren erabilera okerra [Bost minutuko ikastaroa]

Ekainak 4-bmi-mintzanet

-GATIKO atzizki konposatua [Bost minutuko ikastaroa]

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Gramatikaren ikuspuntutik zuzena da -GATIKO atzizki konposatua (-gatik + -ko), baina literaturan oso tradizio urria du. Beste modu ohikoagoak baliatu izan ditu euskarak. Hitz-elkarketa: sexuagatiko bereizkeria > sexu-bereizkeria Erlazio-atzizkiak: aitatasunagatiko baimena > aitatasuneKO baimena(edo aitatasun-baimena) Adjektibo erreferentziala: birusengatiko infekzioa > infekzio birala … Continue reading -GATIKO atzizki konposatua [Bost minutuko ikastaroa]

abenduak 26 - bmi-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: Gabon / Iñigo Astiz, Josu Zabala, Gari / Gabon kanta laikoak

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen gabon 1 interj. Heg. Gauaz agur egiteko erabiltzen den esapidea. Ik. gau on. —Gabon! —Baita zuri ere! Gabon Jainkoak! Jainkoak gabon dizuela. Jaun-andreak, gabon! Gabon pasa! Elkarri gabon esanda abiatu ziren bakoitza bere etxera. || Gabonak elkarri emanaz aldendu ginen bakoitza geure etxera. 2 iz. pl. Heg. Eguberriak. Izeba … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Gabon / Iñigo Astiz, Josu Zabala, Gari / Gabon kanta laikoak

abenduak 19 - bmi-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: Euskaraz ez dira egokiak (II) / Txuma Murugarren / Ikusgela

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Euskaraz ez dira egokiak (II) Aditzekin gertatzen diren arazo batzuk aipatuko ditugu: Nik mendira joatea nahi dut Nik mendira joan nahi dut Nik zu mendira joatea nahi dut   Zuk amari opari hori egin nahi genuen  Zuk amari opari hori egitea nahi genuen            Mendira joan gustatzen zait    Mendira joatea gustatzen zait   Badakit euskaraz hitz egin … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Euskaraz ez dira egokiak (II) / Txuma Murugarren / Ikusgela

abenduak 12 - bmi-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: Maitasuna / Irene Solà / Zaldieroa

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Maitasuna Modu askotara adierazten dugu maitasuna: asko maite zaitut, oso maite zaitut, anitz maite zaitut, gura deutsut, nahi dizut… Zein da egokia? Ibon Sarasolak aspaldi eman zuen horri buruzko iritzia Euskadi Irratiko Faktoria saioan: ­-Niretzat neutroena, eta erabiliena, eta bultzatuko nukeena asko maite zaitut da. –Inondik ere ez nuke … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Maitasuna / Irene Solà / Zaldieroa

abenduak 5-bmi-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: Antzeman eta atzeman / Jose Mari Pastor / Aretxarte merkatari elkartea

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Ez dira sinonimoak (III) -> antzeman ≠ atzeman Adiera batean sinonimoak dira: zerbait ‘adimenaren bidez sumatu, hauteman, detektatu’ adiera.  Hitz eta esaldien mami ezkutua atzematea / mami ezkutuari antzematea. Zentzumenek antzematen/atzematen dutena.  Bestela, bakoitzak esanahi-esparru ongi definitua du. Antzemanaditzak (du/dio) hauek ditu sinonimo: igarri, nabaritu, konturatu, zerbaitez … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Antzeman eta atzeman / Jose Mari Pastor / Aretxarte merkatari elkartea

Azaroak 28 - bmi-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: Erlatibo ezezkoetako hitzen hurrenkera / Kultura / Esanezin

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Erlatibo ezezkoetako hitzen hurrenkera Erlatibozko ezezko esaldietan, hitzen ordena desegokia erabiltzen da batzuetan: “etorri ez den laguna (= el amigo que no ha venido)” esan edo idatzi beharrean, zenbaitetan “ez den etorri laguna” bezalako esaldiak agertzen dira. Hutsaren arrazoia da baiezko esaldietan harreman … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Erlatibo ezezkoetako hitzen hurrenkera / Kultura / Esanezin