Mintzaneteko erabiltzaileak Maizpiden

‘Pandemiak ez gaitu isilduko. Guk euskaraz, Mintzaneten!’

Argentina, Txile eta Uruguain bizi diren Mintzaneteko hainbat lagun Euskal Herrian izan ditugu hilabete t’erdiz. Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programan parte hartu dute, Lazkaoko Maizpide Barnetegian, eta beraien esperientzia partekatzeko prest azaldu dira. Euskara Munduan programan parte hartzen ari den taldea 2013an hasi zen euskara ikasten, eta urte hauetako prestakuntzaren ostean, Euskal Herrian lehenengoz … Continue reading ‘Pandemiak ez gaitu isilduko. Guk euskaraz, Mintzaneten!’

Alfredo eta Joserra-Bilbon-Mintzanet

Alfredo Laborde eta Joserra Onandia Bilbon elkartu dira

Rafa Retegi Mintzanet egitasmoko bidelagunarekin Donostian egun pasa egin ostean, Alfredo Labordek (Tres Arroyos) Euskal Herrian emango dituen azken egunak aprobetxatzeari ekin dio. Argentinarrak Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programaren baitan Lazkaoko Maizpide Euskaltegian euskara eskolak jaso ditu hilabete t’erdiz, eta behin egonaldia bukatuta, bigarren bisita berezi bat izan du. Oraingoan baina, Bizkaiko hiriburuan, Bilbon.

Izaskun Arrieta eta Christian Etxeberria elkarrekin, Lazkaomendin

  Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programan egoiliar diren Mintzaneteko lagunek ez dute nolanahi 2021. urtea ahaztuko. Argentinan, Uruguain eta Txilen bizi diren sei erabiltzaile hilabete t’erdiko egonaldia egiten ari dira Lazkaoko Maizpide Euskaltegian, eta zenbait, beren herriko euskara irakasle izateko prest itzuliko dira etxera. COVID-19 birusak eragindako pandemia bete-betean ari dira Hego Ameriketatik etorritako kideak barnetegian … Continue reading Izaskun Arrieta eta Christian Etxeberria elkarrekin, Lazkaomendin

Maizpide barnetegian egoiliar diren Mintzaneteko lagunak bisitan izan ditugu

Argentina, Txile eta Uruguain bizi diren Mintzaneteko hainbat lagun Euskal Herrian ditugu dagoeneko, eta egitasmoa kudeatzen duten Ritxi Lizartza eta Ander Makazagarekin elkartu dira Donostian. Hilabete t’erdiko egonaldia egiten ari dira Lazkaoko Maizpide Euskaltegian, eta zenbait, beren herriko euskara irakasle izateko prest itzuliko dira etxera.

Euskara irakasle eta ikasleak batu ditu ‘Euskara Munduan’ programak Argentinan

Beste urte batez, martxan da Etxepare Euskal Institutuak antolatzen duen ‘Euskara Munduan’ programako barnetegia. Pare bat astez, Argentinako San Nikolas hirian irakasle zein ikasleak batu dira euskara lantzeko asmoz. Kinku Zinkunegi teknikaria ari da eskolak ematen eta saioak gidatzen. Gainera, Mintzaneteko zenbait erabiltzaile ere bertan dira, besteak beste, Uruguaiko Andrea Bella eta Argentinako Begoña Tisera. … Continue reading Euskara irakasle eta ikasleak batu ditu ‘Euskara Munduan’ programak Argentinan

Argentinan hasi da ‘Euskara Munduan’eko neguko barnetegia

Uztailaren 14an hasi zen Argentinako Villa Marían (Córdoba) ‘Euskara Munduan’eko neguko barnetegia. Astebete iraungo du eta bertan, euskara ikasleak eta irakasleak elkartuko dira. Horien artean, Mintzaneten parte hartzen dutenak daude: María Begoña Tisera, Valeria García Oyarzabal, Christian Etxeberria, Flor Deniz, Martín Zabalza, Mariana Grande, Andrea Bella, Alfredo Laborde eta Inés Olazabal, besteak beste.