Flor Deniz, Argentina - Mintzaneteko erabiltzaileak Lazkaoko Maizpide Euskaltegian

Flor Deniz, Argentina: “Ikusten nuen jendeak kalean euskaraz hitz egiten zuela eta nik jakin nahi nuen zer esaten zuten”

Flor Deniz (Argentina) Euskal Herrira egindako lehengo bidaian maitemindu zen euskaraz: “Ikusten nuen jendeak kalean euskaraz hitz egiten zuela eta nik jakin nahi nuen zer esaten zuten. Beraz, ikasten hasi nintzen”. Ordutik, hirutan bisitatu gaitu, eta tartean, Mintzaneten bidelagun duen Laura de Miguelekin aurrez aurre elkartzeko aukera ere izan du. 2015ean eman zuen izena euskara online eta doan praktikatzeko egitasmoan, eta oso gustura dago: “Mintzaneti esker kaleko euskara ikasteko aukera izan dut, ez horrenbeste laborategikoa”.

Flor eta Laura-Minztanet-nabarmendua

Beraien arteko harremana sendotu dute Flor Denizek eta Laura de Miguel Jimenezek

Aurrez aurre elkar ezagutzeko tartea izan dute Flor Denizek eta Laura de Miguel Jimenezek. Beraien arteko harremana sendotu dute

Florencia Deniz eta Joxe Marcos, Mintzaneteko bidelari eta bidelagunak

Argentinan bizi da Florencia Deniz (1993), eta Donostian Joxe Marcos (1993). Biek ala biek, Mintzanet proiektua ezagutu eta interesgarria delakoan bertan parte hartzea erabaki zuten. Hala, bidelari eta bidelagun izateko izena eman, eta elkarrekin aritu dira zenbait urtez Skype bidez euskaraz solasten. Iaz baina, aurrez aurre elkartu ziren aurrenekoz, eta beraien esperientzia kontatu digute. Mintzanet … Continue reading Florencia Deniz eta Joxe Marcos, Mintzaneteko bidelari eta bidelagunak