Flor Deniz, Argentina - Mintzaneteko erabiltzaileak Lazkaoko Maizpide Euskaltegian

Flor Deniz, Argentina: “Ikusten nuen jendeak kalean euskaraz hitz egiten zuela eta nik jakin nahi nuen zer esaten zuten”

Flor Deniz (Argentina) Euskal Herrira egindako lehengo bidaian maitemindu zen euskaraz: “Ikusten nuen jendeak kalean euskaraz hitz egiten zuela eta nik jakin nahi nuen zer esaten zuten. Beraz, ikasten hasi nintzen”. Ordutik, hirutan bisitatu gaitu, eta tartean, Mintzaneten bidelagun duen Laura de Miguelekin aurrez aurre elkartzeko aukera ere izan du. 2015ean eman zuen izena euskara online eta doan praktikatzeko egitasmoan, eta oso gustura dago: “Mintzaneti esker kaleko euskara ikasteko aukera izan dut, ez horrenbeste laborategikoa”.

Mintzaneteko erabiltzaileak Maizpiden

‘Pandemiak ez gaitu isilduko. Guk euskaraz, Mintzaneten!’

Argentina, Txile eta Uruguain bizi diren Mintzaneteko hainbat lagun Euskal Herrian izan ditugu hilabete t’erdiz. Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programan parte hartu dute, Lazkaoko Maizpide Barnetegian, eta beraien esperientzia partekatzeko prest azaldu dira. Euskara Munduan programan parte hartzen ari den taldea 2013an hasi zen euskara ikasten, eta urte hauetako prestakuntzaren ostean, Euskal Herrian lehenengoz … Continue reading ‘Pandemiak ez gaitu isilduko. Guk euskaraz, Mintzaneten!’

Maizpide barnetegian egoiliar diren Mintzaneteko lagunak bisitan izan ditugu

Argentina, Txile eta Uruguain bizi diren Mintzaneteko hainbat lagun Euskal Herrian ditugu dagoeneko, eta egitasmoa kudeatzen duten Ritxi Lizartza eta Ander Makazagarekin elkartu dira Donostian. Hilabete t’erdiko egonaldia egiten ari dira Lazkaoko Maizpide Euskaltegian, eta zenbait, beren herriko euskara irakasle izateko prest itzuliko dira etxera.

Diasporatik: Florencia Deniz (Argentina, 1993)

Florencia Deniz (1993) Villa Maríakoa da, eta duela urte batzuk euskara ikastea erabaki zuen. Hamar urte zituenean etxean euskaraz idatzitako liburu bat aurkitu zuen. Interesgarria iruditu zitzaion eta 14 urterekin hizkuntza ikastea erabaki zuen. “Orain, euskara ez da bakarrik hizkuntza bat, nire bizimodua da”, aitortu zigun.