Joserra Muxikan

Joserra Onandia, Muxikako enbeitatarrekin

Sei urtez, astero-astero pantailak erabiliz euskaraz solasten aritu ostean, adiskidetasun-harreman sendoa eraiki dute Joserra Onandia getxoztarrak eta Pedro Mari Sarduy Enbeita muxikarrak. Azken honek mende erdi darama Floridan (AEB) bizitzen, baina aldiro-aldiro, jaioterrira bisitan itzultzen da, eta egonalditxoa Joserra lagunarekin elkartzeko aprobetxatzen du. Irailean, aurrez aurre berriz elkartzeko aukera izan dute bi mintzakideek, enbeitatarren topaketara … Continue reading Joserra Onandia, Muxikako enbeitatarrekin

Mintzanet Eguna-albistea II

Nola heldu Mintzanet Egunera?

Aurten, bi urteko etenaren ostean, Mintzanet Eguna Getxon ospatuko dugu, Romoko Kultur Etxean. Getxok sarbide asko eta interesgarriak dituen Bizkaiko kostaldeko herria da. Auzo ezberdinentan banatua, Bizkaiko zubitik metro gutxitara dago Erromo auzoa, eta bertako kultur etxean ospatuko dugu gure eguna. Metroz heltzea da errezena, eta Areetako geltokian gelditzea gomendatzen dizugu. Autoz baldin bazatoz, Leioako … Continue reading Nola heldu Mintzanet Egunera?

Euskaraldia hasi da. Zein da Mintzaneten erronka?

Euskaraldia ariketa sozial bat da. Euskaraz aritzeko ariketa bat, Euskal Herri osoan burutuko dena azaroaren 18an hasi eta abenduaren 2ra arte. 2018an milaka euskaltzalek batera martxan jarritako ekimena da, 15 egunez, euskararen erabilera areagotzea, eta hirugarren edizioa du honako hau: jendearen erronkak eta konpromisoak zehaztea du xede 2022ko edizioak. Helburu edo erronka batekin hasiko du … Continue reading Euskaraldia hasi da. Zein da Mintzaneten erronka?

Mintzanet Eguna-albistea

Mintzanet Eguna bueltan da!

Badirudi COVID-19ak eragindako mundu mailako pandemia bukatzear dela. Bi urte daramatzagu osasun-neurri bereziekin. Protokoloak nonahi, herritarren segurtasuna bermatzea lehentasuna izan da erakunde guztientzat. Agertu dira txertoak, eta egoerari buelta ematen ari gara. Zabaldu dituzte mugak, jende-multzoa elkar daiteke dagoeneko, eta toki itxietan musukoa ez da derrigorrezkoa. Baina gizarteak ez du oraindik guztiz birusa gainditu, urte … Continue reading Mintzanet Eguna bueltan da!

Euskara ikasleentzako laguntza-metodoa | Joserra Onandia

Joserra Onandia Mintzaneteko erabiltzailearekin elkartu gara Skype bidez, eta getxoztarrak, euskara euskaltegietan ikasten ari direnei zuzenduta prestatu duten “laguntza-metodoa” azaldu digu.

“Etengabe osatzen eta berritzen ari den laguntza-metodoa da”, esan digu, eta norbaitek erabili nahi izanez gero, berarekin harremanetan jartzeko dei egin du.

Mintzanet.net

Joserra Onandia eta Valeria Garcia elkarrekin, Algortan

Sei urte inguru daramatzate Joserra Onandia (Getxo, 1945) bidelari eta bidelagunak eta Valeria Garcia Oyarzabal (La Pampa, 1973) bidelari argentinarrak Mintzaneten saioak egiten, eta adiskide min bilakatu dira. Astero-astero euskaraz aritzeko tartea hartzen dute pantaila aurrean, baina orain, aurrez aurre elkartu dira Algortan, “ilusio handiz”. Goizean goiz finkatu zuten hitzordua, eta Valeria Mugaritz jatetxean sukaldari … Continue reading Joserra Onandia eta Valeria Garcia elkarrekin, Algortan

Pedro Mari Sarduy, Floridatik: “Zergatik Mintzanet?”

Pedro Mari Sarduyk (1950) mende erdi darama Floridan (AEB) bizitzen. Jaiotzez, muxikarra da, baina itsasoz bestaldean urte dezente egin ostean, euskaraz aritzeko aukera gutxi zituela konturatu eta hizkuntza ez galtzeko Mintzanet egitasmoan izena ematea pentsatu zuen. Ordutik, asteazkenero ordu erdi eta ordu t’erdi arteko saioak egiten ditu Joserra Onandia bidelari getxoztarrarekin. Sarduyri Minztanetek berarentzat zer suposatzen … Continue reading Pedro Mari Sarduy, Floridatik: “Zergatik Mintzanet?”

Joserra Onandia getxoztarra eta Mauro Funes Garcia agentinarra elkarrekin!

Joserra Onandia (Getxo, 1945) bidelaria eta bidelaguna da Mintzaneten. Berari Pedro Mari Sarduy Floridan bizi den muxikarrak bizkaiera praktikatzen laguntzen dio eta, aldi berean, Onandiak Argentinako Valeria Garcia Oyarzabali (La Pampa, 1973) laguntzen dio.