Mila Altuna eta Gorka Fernandez: “Zergatik Mintzanet?”

Mila Altuna (Azpeitia, 1929) bidelagunak eta Gorka Fernandez (Barakaldo, 1975) bidelariak denbora luzea daramate Mintzaneten eta, horri esker, oso harreman estua dute gaur egun. Altuna Azpeitiko San Martin adinekoen egoitzan bizi da, eta Fernandez, berriz, Sevillan. Baina urtean behin ala bitan gutxienez, Sevillatik Gipuzkoarako bidea egiten du bidelariak bidelaguna bisitatzeko. Berriketan harrapatu ditugu. “Hasi ginenetik asko hobetu duela … Continue reading Mila Altuna eta Gorka Fernandez: “Zergatik Mintzanet?”

Mikel eta Gorka Fernandez: zergatik Mintzanet?

Mikel (1979) eta Gorka (1975) Fernandez barakaldarrak bidelagun eta bidelariak dira, hurrenez hurren. Anai zaharrak bost urte daramatza Sevillatik euskara Azkoitiko bidelagunarekin praktikatzen, eta anai gaztea ere egitasmora batzeko konbentzitu zuen.  Bata zein bestea oso pozik azaldu dira Mintzaneten parte hartzeagatik, “harro”, eta beraientzat egitasmoak zer suposatzen duen galdetu diegunean “elkartasuna” azpimarratu dute.

Mila Altuna bidelaguna eta Gorka Fernández bidelaria Azpeitian elkartu dira

Mila Altuna (bidelaguna) eta Gorka Fernández (bidelaria) Azpeitian elkartu dira 2016ko abenduaren 28an. Mila Azpeitiko San Martin adinekoen egoitzan bizi da. Gorka, berriz, Barakaldokoa da, baina Sevillan bizi da. Bere euskara maila hobetu nahi zuen, eta hori lortzeko hilean bi aldiz Milarekin hitz egiten du Mintzaneten bidez. Urte hauetan, euskara praktikatuz gain, harremana sendotu egin … Continue reading Mila Altuna bidelaguna eta Gorka Fernández bidelaria Azpeitian elkartu dira