abenduak 26 - bmi-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: Gabon / Iñigo Astiz, Josu Zabala, Gari / Gabon kanta laikoak

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen gabon 1 interj. Heg. Gauaz agur egiteko erabiltzen den esapidea. Ik. gau on. —Gabon! —Baita zuri ere! Gabon Jainkoak! Jainkoak gabon dizuela. Jaun-andreak, gabon! Gabon pasa! Elkarri gabon esanda abiatu ziren bakoitza bere etxera. || Gabonak elkarri emanaz aldendu ginen bakoitza geure etxera. 2 iz. pl. Heg. Eguberriak. Izeba … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Gabon / Iñigo Astiz, Josu Zabala, Gari / Gabon kanta laikoak

abenduak 19 - bmi-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: Euskaraz ez dira egokiak (II) / Txuma Murugarren / Ikusgela

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Euskaraz ez dira egokiak (II) Aditzekin gertatzen diren arazo batzuk aipatuko ditugu: Nik mendira joatea nahi dut Nik mendira joan nahi dut Nik zu mendira joatea nahi dut   Zuk amari opari hori egin nahi genuen  Zuk amari opari hori egitea nahi genuen            Mendira joan gustatzen zait    Mendira joatea gustatzen zait   Badakit euskaraz hitz egin … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Euskaraz ez dira egokiak (II) / Txuma Murugarren / Ikusgela

abenduak 12 - bmi-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: Maitasuna / Irene Solà / Zaldieroa

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Maitasuna Modu askotara adierazten dugu maitasuna: asko maite zaitut, oso maite zaitut, anitz maite zaitut, gura deutsut, nahi dizut… Zein da egokia? Ibon Sarasolak aspaldi eman zuen horri buruzko iritzia Euskadi Irratiko Faktoria saioan: ­-Niretzat neutroena, eta erabiliena, eta bultzatuko nukeena asko maite zaitut da. –Inondik ere ez nuke … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Maitasuna / Irene Solà / Zaldieroa

abenduak 5-bmi-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: Antzeman eta atzeman / Jose Mari Pastor / Aretxarte merkatari elkartea

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Ez dira sinonimoak (III) -> antzeman ≠ atzeman Adiera batean sinonimoak dira: zerbait ‘adimenaren bidez sumatu, hauteman, detektatu’ adiera.  Hitz eta esaldien mami ezkutua atzematea / mami ezkutuari antzematea. Zentzumenek antzematen/atzematen dutena.  Bestela, bakoitzak esanahi-esparru ongi definitua du. Antzemanaditzak (du/dio) hauek ditu sinonimo: igarri, nabaritu, konturatu, zerbaitez … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Antzeman eta atzeman / Jose Mari Pastor / Aretxarte merkatari elkartea

Azaroak 28 - bmi-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: Erlatibo ezezkoetako hitzen hurrenkera / Kultura / Esanezin

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Erlatibo ezezkoetako hitzen hurrenkera Erlatibozko ezezko esaldietan, hitzen ordena desegokia erabiltzen da batzuetan: “etorri ez den laguna (= el amigo que no ha venido)” esan edo idatzi beharrean, zenbaitetan “ez den etorri laguna” bezalako esaldiak agertzen dira. Hutsaren arrazoia da baiezko esaldietan harreman … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Erlatibo ezezkoetako hitzen hurrenkera / Kultura / Esanezin

Azaroak 21-bmi-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: Gaztelaniaz ondo idatziko bagenu / Atef Abu Saif / Mendiak

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Gaztelaniaz ondo idatziko bagenu, askotan ez genituzke euskaraz akatsak egingo. Gaztelaniaz gaizki dauden formak, euskaraz ere antzera itzuli nahian, gaizki egiten ditugu. Nahiz eta okerra izan, askotan ikusten ditugu horrelako esaldiak, eta inork ez digu esaten ez direla egokiak… … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Gaztelaniaz ondo idatziko bagenu / Atef Abu Saif / Mendiak

Azaroak 14-bmi-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: norekin, norekiko / Kirmen Uribe. Berria / Axier Lopez. Argia

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Noiz ‘norekin’ eta noiz ‘norekiko’ Gehienetan, izen bati itsatsirik joaten da –ekiko, baina badira salbuespen banaka batzuk: Neurekiko (zeurekiko…) = neure artean (zeure artean…) Zurekikoak kitatu ditut = zurekin nituen zorrak Dena dela, honelakoetan ez da egokia –ekiko erabiltzea, astundu egiten baitu: … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: norekin, norekiko / Kirmen Uribe. Berria / Axier Lopez. Argia

Urriak 31-bost minutuko ikastaroa-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: Domu Santu eguna, Santu Guztien Eguna / Itsaso Jauregi / Heriotza

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Domu Santu eguna / Santu Guztien Eguna Nola idatzi behar da: Domu Santu eguna ala Santu Guztien Eguna? Ala biak zuzenak dira? Biak zuzenak dira: [EH:Domu Santu], [EH:Santu Guztien Egun]. Domu Santu egunean egun erabiltzea ez da nahitaezkoa (horregatik doa minuskulaz); ezinbestekoa da, aldiz, Santu Guztien Egunean … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Domu Santu eguna, Santu Guztien Eguna / Itsaso Jauregi / Heriotza

Urriak 24-bost minutuko ikastaroa-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: Ezta ala Ez da? / Anjel Lertxundi / EMSIME Cira Crespo

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen EZTA ala EZ DA? IDAZKERA: Etorriko zara, ezta / ez da? Euskaltzaindiak ez du araurik eman auzi horretaz; beraz, ‘ezta?’ nahiz ‘ez da?’ idatz daiteke oraingoz. Jakin beharrekoa da, ordea, ‘ezta?’ forma fosildua dela nagusi bai tradizioan, bai gaur egun ere. Hala ere, tradizioko forma zaharragoak erabili nahi izatera, … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Ezta ala Ez da? / Anjel Lertxundi / EMSIME Cira Crespo

Urriak 17-bost minutuko ikastaroa-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: Baietz ba! / Aritz Galarraga / Mintzalaguna

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen “Baietz, ba!” Euskaldun askok zenbait esapide adierazteko erdarakada itzelak botatzen dituzte. Hona hemen bat: “a ke ez dator!”.Ez hori bakarrik: “a ke bai!” edo “a ke ez!”. Bistan da molde gaizto horiek guztiak baztertu, eta euskarak bere-bereak dituenak erabili … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Baietz ba! / Aritz Galarraga / Mintzalaguna