Mintzanet egitasmoko zenbait kidek ongietorria eman diote Argentinako Cordoba hirian bizi den Elba Mocoroa bidelariari. Unibertsitate irakaslea da, eta Euskal Gizataldeen VIII. Mundu Batzarrean parte hartzeko asmoz etorri da Euskal Herrira. Joserra Onandia, Isabel Canales eta Yolanda Izarekin aurrez aurre elkartzeko aukera izan du Elbak, eta hain zuzen ere, Joserrak partekatu digu enkontruaren kronika: “Gu … Continue reading Elba Mocoroa argentinarrari harrera egin diote Mintzaneteko lagunek
Mintzaneteko lagunek Egizu elkarteak antolatutako Berbodromoan parte hartu dute
Egizu Getxo Euskaldun elkarteko kideek Berbodromo digitala eta aurrez aurrekoa antolatu dituzte maiatzaren 26an eta 27an, eta Mintzaneteko hainbat erabiltzailek bertan parte hartu dute. Euskara giro lasaian kalera ateratzea, euskararen erabilera indartzea eta indar-erakustaldia egitea izan dira Berbodromoaren helburuak. Euskara ikasten ari dena euskaraz hitz egitera animatzea; euskaraz jakin arren, euskaraz aritzeko aukera gutxi dituenari … Continue reading Mintzaneteko lagunek Egizu elkarteak antolatutako Berbodromoan parte hartu dute
Isabel Canales, bidelaria: “Etorkizunean Cecilia aurrez aurre ezagutzea gustatuko litzaidake eta besarkada handi bat ematea”
Isabel Canales (Santander, 1981) Kantabrian eta Burgosen bizi ondoren, Bilbora etorri zen duela zazpi urte: “Maitasunagatik etorri nintzen, bermeotar batekin ezkonduta nago eta alaba bat dugu”. Duela hiru urte, euskaltegian hasi zen euskara hutsetik ikasten eta han izan zuen Mintzaneten berri: “Nire ustez, oso proiektu ona da. Nahiz eta Bilbon bizi, euskaraz hitz egitea kostatzen … Continue reading Isabel Canales, bidelaria: “Etorkizunean Cecilia aurrez aurre ezagutzea gustatuko litzaidake eta besarkada handi bat ematea”