Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Ez dira sinonimoak (III) -> antzeman ≠ atzeman Adiera batean sinonimoak dira: zerbait ‘adimenaren bidez sumatu, hauteman, detektatu’ adiera. Hitz eta esaldien mami ezkutua atzematea / mami ezkutuari antzematea. Zentzumenek antzematen/atzematen dutena. Bestela, bakoitzak esanahi-esparru ongi definitua du. Antzemanaditzak (du/dio) hauek ditu sinonimo: igarri, nabaritu, konturatu, zerbaitez … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Antzeman eta atzeman / Jose Mari Pastor / Aretxarte merkatari elkartea
Bost minutuko ikastaroa: Anakolutoa / Jose Mari Pastor / Teknopolis
Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Zer da anakolutoa? Anakolutoa figura erretoriko bat da, zeinaren bidez esaldi baten garapenean aldaketa bat ematen baita; alegia, hasitako esaldia jarraipenik gabe uzten da edo uste ez zen bezala amaitzen. Horren ondorioz, joskera hausten denez, komunztadura edo koherentzia eza … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Anakolutoa / Jose Mari Pastor / Teknopolis
Bost minutuko ikastaroa: aditz laguntzailea isiltzea juntaduran (II)/ Jose Mari Pastor / Modus operandi, Aiora Renteria
Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen aditz laguntzailea isiltzea juntaduran (II) Euskaltzaindiak ez du berariazko araurik gai honetaz. Aukerakoa da —estilo-kontua, beraz— esaldi koordinatuetan perpaus bateko aditz laguntzailearen isiltzea (elipsia egitea, alegia). Hala egiten denean, bi zalantza sortzen dira bereziki: 1. Zeinekin komunztatu behar du bietan … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: aditz laguntzailea isiltzea juntaduran (II)/ Jose Mari Pastor / Modus operandi, Aiora Renteria
Bost minutuko ikastaroa: Egun naturalak eta baliodunak / Jose Mari Pastor. Berria / Ikor Kotx
Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Egun naturalak eta egun baliodunak Egun naturalak urteko egun guztiak dira, 365ak, alegia. Ez da bereizten jai egunak diren ala ez, edo lan egiten dugun ala ez. Egun baliodunak astelehenetik ostiralera artekoak dira. Larunbatak, igandeak eta jai egunak, hortaz, … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Egun naturalak eta baliodunak / Jose Mari Pastor. Berria / Ikor Kotx
Bost minutuko ikastaroa: ezen…ela / Jose Mari Pastor / Jose Angel Urquia
Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen (ezen)… -(e)la. Noizbehinka ezen hau irakurtzen dugu euskarazko testuetan: “(…) Dena den, Zelaak zehaztu du ezen, legea indarrean sartzen denean, gobernuak urtebeteko epea izango duela neurriok erkidegoekin eta hezkuntza komunitatearekin garatzeko. (…).” -> Euskara Batuaren Eskuliburuak honela jasotzen du: – Molde honetako perpausekin ageri da batez ere ezen [EH], baina aukerakoa … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: ezen…ela / Jose Mari Pastor / Jose Angel Urquia
Bost minutuko ikastaroa: -elaz eta -laren / Jose Mari Pastor / Oskorri
Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen -elaz eta -laren -> *egitura oker hau zabaltzen ari delaz ohartu naiz Gero eta maizago entzuten eta irakurtzen ditugu izenburuko esaldiaren antzekoak. Erdararen eraginez sortutako kalko sintaktiko okerrak dira. Hona hemen, Interneten topatutako zenbait adibide: *Berehala erantzutea hobe delazkonturatu ginen. *Azala … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: -elaz eta -laren / Jose Mari Pastor / Oskorri
Bost minutuko ikastaroa: hitz iragarleak / Jose Mari Pastor / Amak
Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen HITZ IRAGARLEAK (I) Euskaraz, askotan, zenbait giltza-hitz esaldiaren atze-atzean gelditzen zaizkigu, hain zuzen ere, mezua lehenengoan interpretatzen laguntzen dizkigutenak. Horrelakoetan, esaldia oso-osorik irakurri arte itxaron behar izaten du irakurleak esanahiaz jabetzeko. Erreparatu, adibidez, ondoko esaldi honi: -> Egia da langileen % 5,64k … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: hitz iragarleak / Jose Mari Pastor / Amak
Bost minutuko ikastaroa: Ezer, inor; Jose Mari pastor; Sexismoa inauterietan
Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen EZER /INOR ezer 1. Gogoan izan ezezko esanahia izateko ‘ez’ behar duela. —Zer nahi duzu? —Ezer. Ez dut ezer hartuko* —Zer nahi duzu? —Ezer ez. Ez dut ezer hartuko ezer 2* Kontuz kalkoekin, mailaketa adierazteko ‘batere’ erabiltzen baita. Filma ez zitzaidan ezer gustatu* … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Ezer, inor; Jose Mari pastor; Sexismoa inauterietan