Elbari harrera-mintzanet

Elba Mocoroa argentinarrari harrera egin diote Mintzaneteko lagunek

Mintzanet egitasmoko zenbait kidek ongietorria eman diote Argentinako Cordoba hirian bizi den Elba Mocoroa bidelariari. Unibertsitate irakaslea da, eta Euskal Gizataldeen VIII. Mundu Batzarrean parte hartzeko asmoz etorri da Euskal Herrira. Joserra Onandia, Isabel Canales eta Yolanda Izarekin aurrez aurre elkartzeko aukera izan du Elbak, eta hain zuzen ere, Joserrak partekatu digu enkontruaren kronika: “Gu … Continue reading Elba Mocoroa argentinarrari harrera egin diote Mintzaneteko lagunek

Joserra Muxikan

Joserra Onandia, Muxikako enbeitatarrekin

Sei urtez, astero-astero pantailak erabiliz euskaraz solasten aritu ostean, adiskidetasun-harreman sendoa eraiki dute Joserra Onandia getxoztarrak eta Pedro Mari Sarduy Enbeita muxikarrak. Azken honek mende erdi darama Floridan (AEB) bizitzen, baina aldiro-aldiro, jaioterrira bisitan itzultzen da, eta egonalditxoa Joserra lagunarekin elkartzeko aprobetxatzen du. Irailean, aurrez aurre berriz elkartzeko aukera izan dute bi mintzakideek, enbeitatarren topaketara … Continue reading Joserra Onandia, Muxikako enbeitatarrekin

Joserrari omenaldia-Mintzanet

Euskarak maite zaitu, Joserra!

Mintzanet egitasmoko lagun handia dugun Joserra Onandiak Getxoko Udalak banatzen duen Argia Ereiten Euskara Saria jaso zuen atzo Muxikebarri gunean. “Euskara ikasteko eta euskaraz bizitzeko duen jarrera nekaezina” aitortu diote. Onandia ilusio handiz zuzendu zitzaien bertaratu ziren lagun, senide eta herritarrei, berarekin izan duten begirunea eskertuz, eta omenaldia biziki sentituz. Hunkigarria izan zen sariketa, sorpresaz … Continue reading Euskarak maite zaitu, Joserra!

Joserra Onandia-Argia Ereiten Saria

Joserra Onandia Mintzaneteko lagunak Argia Ereiten Euskara Saria jasoko du

Mintzanet egitasmoko lagun handia dugun Joserra Onandiak Getxoko Udalak banatzen duen Argia Ereiten Euskara Saria jasoko du azaroaren 17an, Muxikebarri gunean. “Euskara ikasteko eta euskaraz bizitzeko duen jarrera nekaezina” aitortuko diote: “Getxoko sari garrantzitsuena da niretzat. Galan askotan izan naiz eta oraingoan seguru hunkitu egingo naizela”, adierazi du Onandiak.   Erretiroa hartu ondoren hainbat euskaltegietatik pasa … Continue reading Joserra Onandia Mintzaneteko lagunak Argia Ereiten Euskara Saria jasoko du

Alfredo eta Joserra-Bilbon-Mintzanet

Alfredo Laborde eta Joserra Onandia Bilbon elkartu dira

Rafa Retegi Mintzanet egitasmoko bidelagunarekin Donostian egun pasa egin ostean, Alfredo Labordek (Tres Arroyos) Euskal Herrian emango dituen azken egunak aprobetxatzeari ekin dio. Argentinarrak Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programaren baitan Lazkaoko Maizpide Euskaltegian euskara eskolak jaso ditu hilabete t’erdiz, eta behin egonaldia bukatuta, bigarren bisita berezi bat izan du. Oraingoan baina, Bizkaiko hiriburuan, Bilbon.

Euskara ikasleentzako laguntza-metodoa | Joserra Onandia

Joserra Onandia Mintzaneteko erabiltzailearekin elkartu gara Skype bidez, eta getxoztarrak, euskara euskaltegietan ikasten ari direnei zuzenduta prestatu duten “laguntza-metodoa” azaldu digu.

“Etengabe osatzen eta berritzen ari den laguntza-metodoa da”, esan digu, eta norbaitek erabili nahi izanez gero, berarekin harremanetan jartzeko dei egin du.

Mintzanet.net

Joserra Onandia eta Valeria Garcia elkarrekin, Algortan

Sei urte inguru daramatzate Joserra Onandia (Getxo, 1945) bidelari eta bidelagunak eta Valeria Garcia Oyarzabal (La Pampa, 1973) bidelari argentinarrak Mintzaneten saioak egiten, eta adiskide min bilakatu dira. Astero-astero euskaraz aritzeko tartea hartzen dute pantaila aurrean, baina orain, aurrez aurre elkartu dira Algortan, “ilusio handiz”. Goizean goiz finkatu zuten hitzordua, eta Valeria Mugaritz jatetxean sukaldari … Continue reading Joserra Onandia eta Valeria Garcia elkarrekin, Algortan

Pedro Mari Sarduy, Floridatik: “Zergatik Mintzanet?”

Pedro Mari Sarduyk (1950) mende erdi darama Floridan (AEB) bizitzen. Jaiotzez, muxikarra da, baina itsasoz bestaldean urte dezente egin ostean, euskaraz aritzeko aukera gutxi zituela konturatu eta hizkuntza ez galtzeko Mintzanet egitasmoan izena ematea pentsatu zuen. Ordutik, asteazkenero ordu erdi eta ordu t’erdi arteko saioak egiten ditu Joserra Onandia bidelari getxoztarrarekin. Sarduyri Minztanetek berarentzat zer suposatzen … Continue reading Pedro Mari Sarduy, Floridatik: “Zergatik Mintzanet?”

Mintzaneten aldeko aldarria abestu dute Algortako Bidebitarte txokoan

Gabonetako oporretan bete-betean sartuta gaudela, Algortako bizilagunek “Euskara afaria” ospatu zuten abenduaren 21ean, Bidebitarte txokoan. Bertan izan zen Joserra Onandia (Getxo, 1945) bidelaria, Erromoko euskaltegiko ikaskideak, irakasleak eta berba-lagunak, besteak beste.  Guztira, 30 lagun batu ziren. Afaria prestatu bitartean, mintzapraktikako irakasle izandako Imaren bisita izan zutela esan digu Onandiak: “Ima irakasle berezia eta atsegina izan … Continue reading Mintzaneten aldeko aldarria abestu dute Algortako Bidebitarte txokoan

Pedro Mari Sarduy, bidelaguna, eta Joserra Onandia, bidelaria elkarrekin

Pedro Mari Sarduy (Muxika, 1950), bidelaguna, eta Joserra Onandia (Getxo, 1945), bidelaria elkartu dira Bilbon. Sarduy Floridan bizi da, eta urtero etortzen da etxera. Oraingo honetan Onandiarekin Athleticen partidu bat ikusteko aprobetxatu du bisita.