Kike Amonarriz, Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria Uda garaian, ikastaroen aroan murgiltzen gara, jaien sasoia, oporren aroa. Baina gogoetari eusten saiatuko gara gu ere. Mintzanetek uda honetan ere, euskalgintzaren inguruan sortzen diren kezka, eztabaidak eta gaiak lantzen jarraitu nahi du. Aurreko astean Euskaltzaleen Topaguneak, EHUko Udako ikastaroen baitan Aktibazio sozialari buruzko topaketa antolatu du. Kike Amonarriz soziolinguista, … Continue reading “Bizi izan ditugun urteak bizi eta gero, eta Euskal Herrian izan diren aldaketa soziodemografikoak izan eta gero, kaleko erabilerari eutsi izana lorpen handia da”
“Mundua eta Euskal Herria asko eta azkar aldatzen ari da; aldaketa horiek ulertzea eta esku hartzeak testuinguru berrietara egokitzea dagokigu orain”
Asier Basurto. Soziolinguistika Klusterreko kide eta komunikazio arduraduna Euskal Soziolinguistika jardunaldiak egin dira aste honetan Bilbon, euskararen erabileraren kale neurketaren emaitzak aztertu eta testuinguruan kokatuz, aurrera begira eragin dezaketen faktore ezberdinak aztertu eta euskalgintzatik erarik zuzenean jokatzeko helburuarekin. Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaia aretoan, 80 bat lagun batu eta bulegoetatik konektatuta beste 35 pertsona egon ziren. … Continue reading “Mundua eta Euskal Herria asko eta azkar aldatzen ari da; aldaketa horiek ulertzea eta esku hartzeak testuinguru berrietara egokitzea dagokigu orain”