Euskal Herrian zehar etxetik parte hartzen duten adineko pertsonez gain, Gipuzkoako eta Bizkaiko adinekoen hainbat egoitzatan dauden egoiliarrak bidelagunak dira, Mintzanet +65 programaren baitan. Bergarako Mizpirualde egoitzarekin hartu-emana berreskuratu eta hainbat egoiliar ari dira bidelariei euskara praktikatzen laguntzen, zentroko dinamizatzaile eta psikologoen begiradapean. Hemen duzue MERTXE OLAVE. Valentzian bizi den Joxemi Alegretekin egiten ditu saioak, … Continue reading Mertxe Olave (Bergarako Mizpirualde Egoitza)
Isabel Ecenarro Aguirre (Bergarako Mizpirualde Egoitza)
Euskal Herrian zehar etxetik parte hartzen duten adineko pertsonez gain, Gipuzkoako eta Bizkaiko adinekoen hainbat egoitzatan dauden egoiliarrak bidelagunak dira, Mintzanet +65 programaren baitan. Bergarako Mizpirualde egoitzarekin hartu-emana berreskuratu eta hainbat egoiliar ari dira bidelariei euskara praktikatzen laguntzen, zentroko dinamizatzaile eta psikologoen begiradapean. Hemen duzue ISABEL ECENARRO AGUIRRE osintxuarra. Valladoliden jaiotako Juan Mª Mateos Villayandrerekin … Continue reading Isabel Ecenarro Aguirre (Bergarako Mizpirualde Egoitza)
Mintzaneteko laguna dugun Susana Siccardi Ohacok Euskal Herria bisitatuko du
Boiseko Basque Museum & Cultural Center (AEB) egoitzako euskara irakaslea dugu Susana Siccardi Ohaco. Mar de Platan (Argentina) jaioa bada ere, lotura estua du Euskal Herriarekin, izan ere, amaren familia Iparraldekoa du, Garazi eta Baigorrikoa. Hernanin eta Donostian ere bizi izandakoa da. Ingelesa filologoa da berez, Susana, baina Euskal Herriko Unibertsitatean Euskal Diaspora graduondokoa ikasi … Continue reading Mintzaneteko laguna dugun Susana Siccardi Ohacok Euskal Herria bisitatuko du
Miren Salaberria, 85 urte eta Internet bidez euskara praktikatzen laguntzen du
Miren Salaberria Donostian jaio zen 1933. urtean. Aurten 86 urte beteko ditu. 10 urterekin hasi zen lanean: hasieran, umeak zaintzen; 14 urterekin, fabrika batean; eta gero, beste batean.
Dylan Inglisek Arrotegiko egoiliarrak aurrez aurre ezagutu ditu!
Dylan Inglisek (Erresuma Batua, 1998) euskara urte eta erdian ikasi du, eta ez hori bakarrik; xibereraz eta bizkaieraz mintzatzeko gai ere bada. Bide horretan, Mintzaneten izena ematea erabaki zuen, eta bizkaiera praktikatzeko helburuarekin, Busturian (Bizkaian) dagoen Arrotegi egoitzako hainbat pertsonekin harremanetan jarri genuen. Ordutik, astearte goizero egiten ditu bizkaiera praktikatzeko saioak.
‘Mintzanet +65’ proiektuari buruz hitz egin dugu Euskadi Irratian
Euskadi Irratiko Faktoria saioan, ‘Mintzanet +65’ proiektuari buruz hitz egin dugu. Bertan, Ainara Loiarte, Mintzaneten koordinazio taldeko kideak eta Ainhoa Fernandez, Matia Fundazioko Euskara lantaldeko partaideak Manu Etxezortu irrati-esatariaren galderei erantzun diete.
KutzaZabalen aurkeztu dugu Mintzanet!
Urriaren 9an Donostiako Bidebieta auzoan dagoen KutxaZabal zentroan egon ginen. Eta bertan dauden ikasleei Mintzanet proiektua aurkeztu genien.
Mila Altuna bidelaguna eta Gorka Fernández bidelaria elkarrekin Azpeitian
Mila Altuna (bidelaguna), Gorka Fernández (bidelaria) eta bere familia elkartu egin dira Azpeitiko San Martin adinekoen egoitzan.
Eskerrik asko, Ignacio
Ignacio Aranzabal bidelaguna martxoaren 3an hil zen. Bergarako Ubera auzoko Agarre Goikua baserrian jaio zen 1932an, eta bertan sastre moduan lan egin zuen. Herriko Mizpirualde adinekoen egoitzan hamaika urte pasa zituen; horietatik, hamar erakundeko Juntaren partaide gisa.