Mintzanet bere ahotan albistea

Kontatu zure esperientzia MINTZANET BERE AHOTAN atalean!

Mintzanet proiektuan zer-nolako esperientzia izaten ari zaren jakitea gustatuko litzaiguke. Egitasmoari esker, euskara praktikatzen edo praktikatzen laguntzen duzuenon bizipenak kontatzen ditugu. Galdera sinple batzuk erantzunez, gure webgunean jarriko genuke erreportajetxoa; ‘Mintzanet bere ahotan’ atalean. Horretarako bi aukera daude, idatziz eta bideo bidez. Hementxe dituzu bi adibide: IDATZIZ Galderak bidaliko genizkizuke eta zuk idatziz erantzun ondoren, … Continue reading Kontatu zure esperientzia MINTZANET BERE AHOTAN atalean!

Kanpaina I-albistea

2023an ere BIDELAGUNAK behar ditu Mintzanetek

10. urteurrena ospatzen ari da mintzanet egitasmoa, eta dakizuenez, martxan jarri genuenetik ehunka lagunek, astero ordu bat gutxienez eman dute euskara praktikatzen, eta praktikatzen laguntzen. Izan ere, Bidelagunak eta bidelariak elkarrekin aritu dira milaka mintzapraktika ordu eginez, Euskal Herrian asko eta asko, baina gure mugetatik kanpo ere bai. Iaz, 121 bikote berri jarri genituen martxan; … Continue reading 2023an ere BIDELAGUNAK behar ditu Mintzanetek

Garazi Urkola-MBA-mintzanet

Garazi Urkola, bidelaguna: “Online formatua erosoa da, eta edozein tokitan euskara praktikatzen ari diren pertsonak ezagutzeko aukera ematen du”

Unibertsitate garaian, ikaskideek “erdi-brometan” haien mintzalagun izan zedin eskatzen zioten Garazi Urkolari (Amasa-Villabona, 1998), eta kuriositateak jota euskara lantzeko ekimenak bilatzen hasi zen Interneten. “Aspalditik entzuna nuen mintzalagun proposamena eta banekien euskara lantzeko ekimen bat zela baina ez nekien oso ongi nola funtzionatzen zuen, ezta edonork parte har zezakeen ala ez”. Bada, Mintzanet egitasmoarekin egin … Continue reading Garazi Urkola, bidelaguna: “Online formatua erosoa da, eta edozein tokitan euskara praktikatzen ari diren pertsonak ezagutzeko aukera ematen du”

Julien Simon-mintzanet bere ahotan

Julien Simon, bidelaria: “Mintzaneti esker, euskaraz hitz egin nezakeen lehen laguna topatu nuen”

Baionakoa da Julien Simon, Tarbesen sortu zen arren, Pirinioetan. Egun 33 urte ditu eta eraikuntzan lan egiten du; kirolean, lorezaintzan eta brikolajean zaletua ere bada. Euskal kultura maite du, eta euskaraz mintzatzeko ahalegina egin du aspalditik. Mintzanet ezagutu eta euskaraz aritzeko lehen laguna topatu du: Asier Auzmendi bidelagun ataundarra. Bere esperientzia kontatu digu. “Euskaraz hasiberria … Continue reading Julien Simon, bidelaria: “Mintzaneti esker, euskaraz hitz egin nezakeen lehen laguna topatu nuen”

Isabel Elorza-mintzanet bere ahotan-mintzanet

Isabel Elorza, bidelaguna: “Hizkuntza bat ikasten zabiltzanean, beti nahi duzu bertako jendea entzun. Mintzanetek horretarako aukera ematen du”

Seguran jaio eta Zegaman bizi da Isabel Elorza. Mintzanet sortu zenean, duela 10 urte, ezagutu zuen egitasmoa, eta ordutik izan du parte hartzeko gogoa. Oraintsu arte baina, denbora faltagatik, ezin izan du egin. Txilen bizi den Raimundo Zubelzu bidelariarekin elkartu genuen 2022an, eta ordutik, astero-astero aritzen dira pantailaren bestaldean euskara praktikatzen. Esperientzia bikaina izaten ari … Continue reading Isabel Elorza, bidelaguna: “Hizkuntza bat ikasten zabiltzanean, beti nahi duzu bertako jendea entzun. Mintzanetek horretarako aukera ematen du”

Edurne Gorospe MBA II

Edurne Gorospe, bidelaguna: “Online aritzea erosoa delako, Mintzanet erabilita oso ondo moldatzen gara”

Arratia ingurukoa da Edurne Gorospe (Lemoa, 1971), eta nahiz eta guraso erdaldunak izan, euskal munduan murgilduta bizi izan da gaztetatik. Gaur egun “etxean eta lanean ehuneko ehunean aritzen naiz euskaraz”, azaldu digu. Eta euskara bultzatzeko eta gehiago erabiltzeko ahaleginean dabil, ahal duen guztietan. “Aspalditik izan dut Mintzaneten berri” bota digu, eta arrazoitu egin digu: “uste … Continue reading Edurne Gorospe, bidelaguna: “Online aritzea erosoa delako, Mintzanet erabilita oso ondo moldatzen gara”

20220131-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Noski, jakina, horixe / Oier Guillan / eLiburutegia

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen noski / jakina, horixe Ziurtasun-adierazletzat erabiltzen dira hirurak:  Bai horixe! / Ez horixe; Bai, jakina;  Bai, noski! (Bai segurki!); Horixe baietz!; Horixe ezetz!; Beste asko ere, jakina, mintzatuak dira auzi horrezaz. *Noski baietz!, *Noski ezetz!, *Noski etorriko dela eta gisako egiturak ez dira gramatikalak (> Bai, noski!, Horixe baietz/ezetz!, Jakina/horixe … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Noski, jakina, horixe / Oier Guillan / eLiburutegia

María Noel Abella eta Iban Bilbao elkarrekin - Mintzanet bere ahotan

Iban Bilbao bidelaguna eta María Noel Abella bidelaria elkarrekin, Montevideon

Duela bi urte elkartu genituen María Noel Abella bidelari uruguaitarra eta Iban Bilbao bidelagun bermeotarra, euskara online eta doan praktikatzeko aukera ahalbidetzen duen Mintzanet egitasmoan. Ordutik, astero-astero, ordenagailuko pantaila erabiliz mintzapraktika saioak egiten dituzte, baina sorpresa ederra eman berri digute. Iban Montevideora joan da María bisitatzera, eta izan duten enkontrua grabatu eta gurekin partekatu nahi … Continue reading Iban Bilbao bidelaguna eta María Noel Abella bidelaria elkarrekin, Montevideon

20221115-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Zorioneko / Sorioneku / Euskaraldian dantzan

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Gaurko hitza: zorioneko zorion 1 iz. Poz eta atsegin beteko egoera. Dirua ez da zoriona, baina haren atzetik gabiltza gehienok. Pozak, ordea, behartsuaren zorionak bezala, ez du luzaroan irauten. Nahi baduzu izan dezazun lur honetako zoriona, hauta ezazu, bai, neska prestu bat. … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Zorioneko / Sorioneku / Euskaraldian dantzan

Roberto Dagnino-Mintzanet Bere Ahotan

Roberto Dagnino, bidelaria: “Interesgarria litzateke azterketak prestatzea soilik helburu ez duten euskara ikastaroak egotea”

Estrasburgoko Unibertsitatean irakaslea da Roberto Dagnino (1980). Jaiotzez italiarra bada ere, Herbereetan eta Frantzian bizi da, eta iragan udan, Euskal Herrian izan dugu! Lazkaoko Maizpide Euskaltegian egonaldia egin du, eta bertan bizitako esperientzia kontatzera animatu zaigu. Barnetegien beharraz, online aukerez etab. mintzatu da, horiek euskara ikasi nahi dutenei oso lagungarri zaizkiela onartuz. Hala ere, prestakuntza … Continue reading Roberto Dagnino, bidelaria: “Interesgarria litzateke azterketak prestatzea soilik helburu ez duten euskara ikastaroak egotea”