Arantzazu Azpillaga-Mintzanet

Arantzazu Azpillaga, bidelaguna: “Mintzanet baliagarria da, batez ere, euskaraz hitz egiteko aukera gutxi edo batere ez dagoen tokietan”

Itzultzailea da Arantzazu Azpillaga azpeitiarra. Irakurtzea gustuko du, zinemara joatea, lagunekin elkartzea… eta bateko zein besteko harremanak euskaraz mantentzen ditu: “Herri eta familia oso euskaldun batekoa naiz eta euskaraz bizi naiz. Euskara… bestela ez gara! Nire inguruan zorionez euskara asko erabiltzen da, baina ohartzen naiz oso gutxik dugula zorte hori”. Aspaldi izan zuen Mintzanet egitasmoaren … Continue reading Arantzazu Azpillaga, bidelaguna: “Mintzanet baliagarria da, batez ere, euskaraz hitz egiteko aukera gutxi edo batere ez dagoen tokietan”

Joserra Muxikan

Joserra Onandia, Muxikako enbeitatarrekin

Sei urtez, astero-astero pantailak erabiliz euskaraz solasten aritu ostean, adiskidetasun-harreman sendoa eraiki dute Joserra Onandia getxoztarrak eta Pedro Mari Sarduy Enbeita muxikarrak. Azken honek mende erdi darama Floridan (AEB) bizitzen, baina aldiro-aldiro, jaioterrira bisitan itzultzen da, eta egonalditxoa Joserra lagunarekin elkartzeko aprobetxatzen du. Irailean, aurrez aurre berriz elkartzeko aukera izan dute bi mintzakideek, enbeitatarren topaketara … Continue reading Joserra Onandia, Muxikako enbeitatarrekin

Andres Mena-mintzanet bere ahotan-mintzanet

Andres Mena Mariscal, bidelaguna: “Harro sentitzen naiz Mintzaneten egiten dudan ekarpen txikiaz”

Hezkuntzarekin zuzenean lotuta dago Andres Mena Mariscal (Legazpi, 1964), izan ere, hezitzailea da, egun, Urretxuko Gainzuri ikastetxe publikoan. Eskolako Euskara Normalkuntzarako Batzordean euskaren egoeraren inguruan askotan hitz egiten dutela aitortu digu, eta egoera “kezkatzeko modukoa dela” dio. BERRIA egunkarian Mintzanet proiektuari buruzko informazioa irakurri zuenean, izena ematera animatu zen, Euskara ikasten ari direnei mintzapraktikan laguntzeko … Continue reading Andres Mena Mariscal, bidelaguna: “Harro sentitzen naiz Mintzaneten egiten dudan ekarpen txikiaz”

Teresa Abejon Peña-MBA-argazkia

Teresa Abejón Peña, bidelaria: “Gaur egun erabilera ei da euskararen erronka nagusia, eta praktikatzeko, aparteko aukera da Mintzanet”

Burgosko probintziako Valdeande herrian jaio zen Teresa Abejón Peña (1965), baina 34 urte daramatza Madrilen. Jakin-min handia duen pertsona gisa definitzen du bere burua, bidaiatzea, munduko txokoak ezagutzea gustatzen zaio. Hala, ez da harritzekoa ikerkuntza teknikari lanetan jardutea. Lagun eta senide euskal herritarrak izanik, euskararekin eta euskal kulturarekin harreman estua du gazte-gaztetatik, baina atzerrian bizi … Continue reading Teresa Abejón Peña, bidelaria: “Gaur egun erabilera ei da euskararen erronka nagusia, eta praktikatzeko, aparteko aukera da Mintzanet”

KARMELE MENDOZA PEREZ-mba

Karmele Mendoza Perez, bidelaria: “Praktikatzeko denbora laburra badirudi ere, herrira itzultzen naizenean euskaraz berriro hitz egin dezadan laguntzen dit”

Sortzez Amurriokoa da Karmele Mendoza Perez (1989), eta gurasoek euskaraz ez dakiten arren, berak txikitan ikasi zuen; elebiduntzat du bere burua. Aldiz, sei urte daramatza Badajozen bizitzen, Extremadurako Unibertsitatean egiten baitu lan, eta etxetik urrun egonik, ohartu da erabiltzen ez dena galdu egiten dela: “Konturatzen hasi nintzen euskaraz aritzeko erraztasuna galtzen ari nintzela, eta okerrena, … Continue reading Karmele Mendoza Perez, bidelaria: “Praktikatzeko denbora laburra badirudi ere, herrira itzultzen naizenean euskaraz berriro hitz egin dezadan laguntzen dit”

20230620-bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Euskaraz ez dira egokiak II / Alejandro Juez Latatu / Gaitu.eus

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila EUSKARAZ EZ DIRA EGOKIAK (II) Aditzekin gertatzen diren arazo batzuk aipatuko ditugu: Nik mendira joatea nahi dut Nik mendira joan nahi dut Nik zu mendira joatea nahi dut Zuk amari opari hori egin nahi genuen  Zuk amari opari hori egitea nahi genuen          Mendira joan gustatzen zait    Mendira joatea gustatzen zait Badakit euskaraz hitz egin Badakit euskaraz hitz egiten Gitarra jotzea erakutsi dit   Gitarra jotzen erakutsi dit Joan aditzaren erabilera batzuk: … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Euskaraz ez dira egokiak II / Alejandro Juez Latatu / Gaitu.eus

MINTZANET BERE AHOTAN

Julen Ansotegi, bidelaguna: “Euskarak hizkuntza ikasteko baliabide modernoak behar ditu; zentzu horretan, Mintzanet funtsezkoa da”

Gasteiztarra da jaiotzez Julen Ansotegi, baina Bartzelonan zuzenbidea eta kriminologia ikasi ditu. Zaletasun ugari dituen mutila da, eta hasiera batean hizkuntzetan trakets xamarra zela iruditzen bazitzaion ere, urteak pasatu ahala konturatu da ez dela horrela: “nire bizitzan nahitaez eta ezustean sartu dira eta gaur hobby bilakatu dira”. Familia euskaldun batean hezi bada ere, Bartzelonan zela, … Continue reading Julen Ansotegi, bidelaguna: “Euskarak hizkuntza ikasteko baliabide modernoak behar ditu; zentzu horretan, Mintzanet funtsezkoa da”

Blai Abello-MBA

Blai Abelló, bidelaria: “Euskaldun harreman serioa, eta aldi berean, atsegina eta positiboa izateko aukera ematen du Mintzanetek. Oso erosoa da”

Jaiotzez Bartzelonakoa da Blai Abelló Boix, baina senideak Arrasaten eta Lizarran ditu. Hain zuzen ere, haiei esker ezagutu zuen euskara, aspaldi, eta hizkuntza ikastea erabaki zuen: “Euskara da euskaldunek komunikatzeko erabiltzen duten hizkuntza, eta nik ulertu eta erabili nahi nuen”. Gaztetan, zesta-puntan aritutakoa da Blai, Durangon eta Gernikan, orain, aldiz, abokatu laboralista da, eta Euskal … Continue reading Blai Abelló, bidelaria: “Euskaldun harreman serioa, eta aldi berean, atsegina eta positiboa izateko aukera ematen du Mintzanetek. Oso erosoa da”

Mintzanet bere ahotan albistea

Kontatu zure esperientzia MINTZANET BERE AHOTAN atalean!

Mintzanet proiektuan zer-nolako esperientzia izaten ari zaren jakitea gustatuko litzaiguke. Egitasmoari esker, euskara praktikatzen edo praktikatzen laguntzen duzuenon bizipenak kontatzen ditugu. Galdera sinple batzuk erantzunez, gure webgunean jarriko genuke erreportajetxoa; ‘Mintzanet bere ahotan’ atalean. Horretarako bi aukera daude, idatziz eta bideo bidez. Hementxe dituzu bi adibide: IDATZIZ Galderak bidaliko genizkizuke eta zuk idatziz erantzun ondoren, … Continue reading Kontatu zure esperientzia MINTZANET BERE AHOTAN atalean!

Kanpaina I-albistea

2023an ere BIDELAGUNAK behar ditu Mintzanetek

10. urteurrena ospatzen ari da mintzanet egitasmoa, eta dakizuenez, martxan jarri genuenetik ehunka lagunek, astero ordu bat gutxienez eman dute euskara praktikatzen, eta praktikatzen laguntzen. Izan ere, Bidelagunak eta bidelariak elkarrekin aritu dira milaka mintzapraktika ordu eginez, Euskal Herrian asko eta asko, baina gure mugetatik kanpo ere bai. Iaz, 121 bikote berri jarri genituen martxan; … Continue reading 2023an ere BIDELAGUNAK behar ditu Mintzanetek