Donostian euskaraz bizi ahal izatea eta euskarari bizitza ematea da Bageraren jomuga nagusia. Euskaldunen biltoki eta topalekua da, eta hain zuzen ere, beren eskutik sortu zen Mintzanet, duela hamarkada bat.
Ohorezko Saria 2022: ANIZETO AJURIAGOGEASKOA
Mintzanet jaio zenetik da Anizeto Ajuriagogeaskoa bidelagun. 10 urte daramatza sarean, euskara praktikatu nahi dutenei laguntzen. Uste dugu hamarkada luze honetan egindako ekarpena eskertzeko momentu egokia dela.
Bidelagun Onena 2022: KEPA ETXEBARRIA
Irakaslea da Kepa Etxebarria Artetxe galdakoztarra, eta Mintzaneteko ordezkariak berak lan egiten duen institutuan proiektuaren berri ematera azaldu zirenean ezagutu zuen egitasmoa. Bidelagun izateko izena eman eta hiruzpalau urte daramatza euskara praktikatu nahi duten bidelariei laguntzen, bere “aletxoa” jartzen. Leire San Millan Ruiz bidelaria Kepa Etxebarria zoriontzen
Bidelari Onena 2022: ISABEL CANALES
Isabel Canalesek urte asko daramatza Cecilia Cenozekin euskara praktikatzen, eta aurten, beste aldea ezagutzera animatu da, hau da, bidelagun izatera. Hala, uste dugu Mintzanet egitasmoaren izaera ondoen islatzen duen adibidea dela, bidelari askorentzat eredu. Cecilia Cenoz bidelagun argentinarrak Isabel Canales zoriondu du! Maria Romero bidelariak Isabel Canales zoriondu du!
Nola heldu Mintzanet Egunera?
Aurten, bi urteko etenaren ostean, Mintzanet Eguna Getxon ospatuko dugu, Romoko Kultur Etxean. Getxok sarbide asko eta interesgarriak dituen Bizkaiko kostaldeko herria da. Auzo ezberdinentan banatua, Bizkaiko zubitik metro gutxitara dago Erromo auzoa, eta bertako kultur etxean ospatuko dugu gure eguna. Metroz heltzea da errezena, eta Areetako geltokian gelditzea gomendatzen dizugu. Autoz baldin bazatoz, Leioako … Continue reading Nola heldu Mintzanet Egunera?
Euskaraldia hasi da. Zein da Mintzaneten erronka?
Euskaraldia ariketa sozial bat da. Euskaraz aritzeko ariketa bat, Euskal Herri osoan burutuko dena azaroaren 18an hasi eta abenduaren 2ra arte. 2018an milaka euskaltzalek batera martxan jarritako ekimena da, 15 egunez, euskararen erabilera areagotzea, eta hirugarren edizioa du honako hau: jendearen erronkak eta konpromisoak zehaztea du xede 2022ko edizioak. Helburu edo erronka batekin hasiko du … Continue reading Euskaraldia hasi da. Zein da Mintzaneten erronka?
Mintzanet Eguna bueltan da!
Badirudi COVID-19ak eragindako mundu mailako pandemia bukatzear dela. Bi urte daramatzagu osasun-neurri bereziekin. Protokoloak nonahi, herritarren segurtasuna bermatzea lehentasuna izan da erakunde guztientzat. Agertu dira txertoak, eta egoerari buelta ematen ari gara. Zabaldu dituzte mugak, jende-multzoa elkar daiteke dagoeneko, eta toki itxietan musukoa ez da derrigorrezkoa. Baina gizarteak ez du oraindik guztiz birusa gainditu, urte … Continue reading Mintzanet Eguna bueltan da!
2020an ez dugu Mintzanet Eguna ospatuko
Aurtengoa ez da edonolako urtea, zinez arraroa da. Martxoaz geroztik gure egunerokoa baldintzatzen ari den bisitari ikusezin batek gizartea aztoratu du, eta beste askori gertatu bezala, Mintzanet komunitateko kideok ere aurreikusita geneuzkan jarduera eta ekitaldiak birmoldatu behar izan ditugu. Hala, pena handiz, 2020ko Mintzanet Eguna egingo ez dugula jakinarazi nahi dizuegu. Azaroaren 7an (larunbata) zen ospatzekoa, … Continue reading 2020an ez dugu Mintzanet Eguna ospatuko
Mintzaneten inguruko bertsoa sortu du Erika Lagoma bertsolariak
2019ko azaroaren 24an Mintzanet Eguna ospatu genuen Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Egitasmoaren zutabe diren bidelari eta bidelagunak batu, eta ostean, elkarrekin bazkaltzera joan ginen. Urtero legez, VI. Mintzanet Sariak banatu genituen. Alberto Elejalde gasteiztarra izendatu genuen Bidelagun Onena, eta aldiz, Polonian denbora luzez bizi izan den Igone Leonek jaso zuen Bidelari Onenaren saria. Baden-Badenen (Alemania) bizi den Maider Olarra donostiarrarentzat … Continue reading Mintzaneten inguruko bertsoa sortu du Erika Lagoma bertsolariak
Mariana Grande argentinarra bere arbasoen bila
Mariana Grande Cobián (Posadas-Argentina, 1981) bidelaria da Mintzaneten eta, beste hainbat argentinarrek bezala, arbaso euskaldunak ditu. Bere kasuan, amona zen euskalduna: Dolores Municha (Durango, 1914), hain zuzen ere. Berari eta gainerako arbasoei buruzko istorioa goitik behera ezagutzeko aukera izan genuen, izan ere, Marianak berak eman zuen Zuzeu albistarian ‘Maitia nun zira?’ izenburupean idatzitako testuan bere … Continue reading Mariana Grande argentinarra bere arbasoen bila