Mintzalagunak munduan

7.000 lagun baino gehiago mintzapraktika egiten

Euskaraz hitz egiteko mintzapraktikak daukan garrantziaz ohartuta gaude guztiok. Eta horretan ari gara astez astez. Baina badakizu zenbat diren astero Euskal Herrian, eta gure mugetatik kanpo lagun batekin edota taldean euskarazko mintzapraktikak egiten dituztenak? 7.023 zenbatu ditugu AEK, Topagunea eta mintzanet ekimenen artean. Zenbait datu eskaintzen dizkizugu grafiko hauetan. mintzapratikakAEK Topagunea Mintzanet.eus

Mintzanet Donostiako Euskararen Egunean

Donostiako San Telmon museoan egitarau oparoa prestatu dugu Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, Bagera Euskara Elkarteak, San Telmo Museoak eta Mintzanetek. Helburua, euskararen erabileraren garrantzia azpimarratzea izan da, Mintzalaguna, Mintzanet eta Mintzodromoak ezagutzera emateko.