Peio Duzan: Mintzanet zergatik?

Peio Duzan (Okzitaniako Tolosa, 1985) bidelaria da Mintzaneten eta Estrasburgon bizi da. Bera da inguruko ia euskaldun bakarra eta, Mintzaneti esker, asteartero euskaraz aritzen da Azpeitiko Ander Olalderekin. Duzanek hasieran gogorra egiten zitzaiola aitortu digu, baina orain “plazerra” dela proiektuan parte hartzea. Ikusi zer esan digun!

Peio Duzan, bidelaria: “Euskal Herria gorputza da, eta euskara bihotza”

Peio Duzan (Toulouse, 1985) bidelaria Estrasburgon bizi da, eta inguruko euskaldun bakarra dela dio. Bere familia ez da euskalduna, baina  txikitan jaioterrian pilotan jokatzen hasi zenean konturatu zen euskaraz bizi nahi zuela. 2014an hasi zen liburu sorta batekin hizkuntza bere kasa ikasten, Berria egunkaria irakurtzen, eta pilota partidak euskal telebistan jarraitzen. “Niretzat oso garrantzitsua zen … Continue reading Peio Duzan, bidelaria: “Euskal Herria gorputza da, eta euskara bihotza”

Ander Olalde, bidelaguna: “Proiektu honek denoi irabazteko aukera ematen digu; galtzeko, berriz, ezer ez”

Ander Olalde Azpeitian jaio zen duela 57 urte. Euskadi Irratian izan zuen Mintzaneten berri. Azaldu duenaren arabera, nahiz eta euskara izan bere ama hizkuntza, euskaltegira joan behar izan zuen EGA ziurtagiria lortzeko: “Euskaltegian jaso nuen guztiagatik euskararekin zor bat nuela sentitzen nuen. Orduan, Mintzanet etorri zitzaidan burura, eta pentsatu nuen ez zegoela modu aproposagorik nire … Continue reading Ander Olalde, bidelaguna: “Proiektu honek denoi irabazteko aukera ematen digu; galtzeko, berriz, ezer ez”

Maider Olarra eta Peio Duzan elkarrekin Baden-Badenen (Alemanian)

Duela astebete, Maider Olarra Mintzaneteko bidelagunak (Donostia, 1974) ezusteko polita hartu zuen. Bera Baden-Badenen (Alemanian) bizi da. Etxetik atera behar zuen, eta bat-batean norbait hurbildu zen bere etxera bizikletan. Peio Duzan (Toulouse, 1985) bidelaria zen. Bera Estrasburgon bizi da, eta Oihan Beltzera zihoan paseoan. Errepidea moztuta zegoen, eta, orduan, Maiderri bisita egitea erabaki zuen. “Ateak zabaldu, kafe … Continue reading Maider Olarra eta Peio Duzan elkarrekin Baden-Badenen (Alemanian)

Peio Duzan eta bere familia ezagutzeko aukera izan dugu!

Peio Duzan (Toulouse, 1985) Estrasburgon bizi da eta oporrak Euskal Herrian igaro ditu bere familiarekin. Donostiara egin duen bisitan, Cristina Tapia eta Ainara Loiarte Mintzaneteko koordinazio taldeko kideok Duzan aurrez aurre ezagutzeko parada izan dugu. Ez hori bakarrik, Peioren aita, anaia eta Agatxu alabarekin ere egoteko aukera izan dugu!

V. Mintzanet Sariak: bidelariak eta bidelagunak elkartzeko aitzakia

Ainara Maia (Irun, 1976), Peio Duzan (Frantziako Tolosa-Estrasburgo, 1985) eta Joxe Mari Allur (Lazkao, 1944) izan ziren Mintzanet Eguneko protagonistak. Donostiako Tabakalerako Kutxa Plazan eman genituen V. Mintzanet Sariak. Ekitaldi xumea eta hunkigarria izan zen.

Peio Duzan, bidelaria: “Orain, Mintzanet plazer handia da. Hasiera zaila izan da”

Peio Duzan (Toulouse, 1985) Estrasburgon bizi da, eta pilotari esker hasi zen euskara ikasten. Jokatzen hasi eta Euskal Herriko kulturari buruz gehiago jakin nahi izan zuen. Horrela, euskaraz bere kasa ikasi du: telebista, liburuak, egunkariak… eta noizbehinka barnetegiren batera joan da. “Espero dut egunen batean Estrasburgon euskal etxe bat egotea”, adierazi du Duzanek.