Nerea Elizaga: zergatik Mintzanet?

Nerea Elizaga (Weimar-Alemania-, 1992) bidelariak txikitatik hitz egiten du euskaraz, baina denbora askoan norekin aritu izan ez duenez Mintzaneten izena ematea erabaki zuen: “Pena handia litzateke nik nire euskara galtzea; hizkuntza izugarri polita da”. Esperientzia oso gomendagarria izaten ari dela aitortu digu, eta bere bidelagunarekin primeran pasatzen duela. Mintzaneteko kideak “oso jatorrak” direla ere esan … Continue reading Nerea Elizaga: zergatik Mintzanet?

Mikel eta Gorka Fernandez: zergatik Mintzanet?

Mikel (1979) eta Gorka (1975) Fernandez barakaldarrak bidelagun eta bidelariak dira, hurrenez hurren. Anai zaharrak bost urte daramatza Sevillatik euskara Azkoitiko bidelagunarekin praktikatzen, eta anai gaztea ere egitasmora batzeko konbentzitu zuen.  Bata zein bestea oso pozik azaldu dira Mintzaneten parte hartzeagatik, “harro”, eta beraientzat egitasmoak zer suposatzen duen galdetu diegunean “elkartasuna” azpimarratu dute.

Mariana Grande: zergatik Mintzanet?

Mariana Grande (1981) bidelariari argentinarra Buenos Aires hiriburuan bizi da, eta euskaraz hitz egiteko irrikan dago beti. Euskaltzaleak Euskal Etxean dagoen “giro euskalduna” azpimarratu badigu ere, gure hizkuntza entzutea oso zaila dela esan digu. Mintzanetek berarentzat zer suposatzen duen galdetu diogunean, “euskaraz mintzatu ahal izateko aukera oso baliagarria” dela aitortu digu. Hala, eskerrak eman nahi izan dizkigu, … Continue reading Mariana Grande: zergatik Mintzanet?

Josune Igoa: Zergatik Mintzanet?

Josune Igoa (Iruñea, 1958 -egun, Oiartzunen bizi da-) bidelagunak Mintzaneten parte hartzeko gonbidapena jaso eta zalantzarik izan gabe eman zuen baiezkoa. Aurretik ezer adostu gabe, euskaraz hitz egiteari ekiten dio bere bidelariarekin, eta “astean behin lagun batekin kafea hartzea bezalakoa” dela deritzo, “baina Skype bidez”. Gaur gaurkoz, Argentinako bidelari batekin ere hitzartzen ari da. Mintzanetek … Continue reading Josune Igoa: Zergatik Mintzanet?

Ius Perez: Zergatik Mintzanet?

Ius Perez (1973) bidelari basauriarrak euskara berrartzea erabaki zuen iaz, hizkuntza menperatzeko hitz egitea ezinbestekoa dela uste baitu. “Ez izan dudarik, hizkuntzarik onena hitz egiten dena da”. Egitasmoa ezagutu zuenean izena ematea erabaki zuen, eta Mutrikuko bidelagunarekin astean behin aritzen da Skype bidez praktikatzen. Mintzanetek berarentzat zer suposatzen duen galdetu diogunean, ezagutu zuenean ekimena “izugarria” iruditu zitzaiola aitortu … Continue reading Ius Perez: Zergatik Mintzanet?

Iñigo Sainz de la Maza: Zergatik Mintzanet?

Iñigo Sainz de la Maza Getxon jaio zen 1991. urtean; baina une honetan, Mexikon bizi da. Duela zenbait hilabete erabaki zuen euskara praktikatzeari ekin nahi ziola, horregatik, Mintzaneten eman zuen izena. Astean behin hitzartzen da bere bidelagunarekin eta “oso gustura” dago. Mintzanetek berarentzat zer suposatzen duen galdetu diogunean, Euskal Herritik gertuago sentitzeko tresna dela aitortu … Continue reading Iñigo Sainz de la Maza: Zergatik Mintzanet?

Begoña Arruabarrena: Zergatik mintzanet?

Begoña Arruabarrena (1942) bidelaguna da Mintzaneten. Jaiotzez getariarra bada ere, Azpeitiko San Martin egoitzako egoiliarra da, eta bertatik oso pozik aritzen da bere bidelagun argentinarrarekin solasean. Mintzanetek berarentzat zer suposatzen duen galdetu diogunean, hauxe erantzun digu: “Gustura parte hartzen dut. Elkarri laguntzeko tresna aproposa da, eta ez dut harrokeriagatik egiten. Oso baliogarria da”.

Asier Rodriguez: zergatik Mintzanet?

Asier Rodríguez Aparicio (1992) bidelaguna da Mintzaneten. Bilbotarra bada ere, lan kontuengatik Bartzelonan bizi da gaur egun eta bertatik ari da euskara praktikatu nahi dutenekin saioak hitzartzen. Mintzanetek berarentzat zer suposatzen duen galdetu diogunean, hauxe erantzun digu: “Niretzat Mintzanetek daukan gauza garrantzitsuena da euskara maila mantentzen jarraitzeko aukera ematen dizula”.

Kandido Eizagirre, Arantza Garaialde eta Idoia Agirre: zergatik Mintzanet?

Kandido Eizagirre (1947), Arantza Garaialde (1951) eta Idoia Agirre (1959) donostiarrak bidelagunak dira Mintzaneten. Beren bidelariekin on line saioak egiten dituzte hutsik egin gabe eta haiei eskerrak eman nahi izan dizkiete, baita proiektu hau kudeatzen dugunoi ere. Mintzanetek beraientzat zer suposatzen duen galdetu diegunean, munduko edozein tokitan dauden parte hartzaileekin harremanetan jartzeko eta euskara praktikatzeko … Continue reading Kandido Eizagirre, Arantza Garaialde eta Idoia Agirre: zergatik Mintzanet?