Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
Tourra Euskaltzaindiaren hiztegian
Iaz, Tourra Euskal Herrian hasi zela baliatuta, Euskaltzaindiak lexiko bat prestatu zuen, Euskaltzaindiaren Hiztegitik txirrindularitzarekin lotura duten sarrera batzuk hautatuta.
Lexikoa osorik ikusteko, sakatu hemen. Horietako hitz batzuk ekarri ditugu gurera:
aitzinetapa |
iz. Txirrindularitzan eta kideko beste zenbait kiroletan, itzuli handi bateko hasiera-etapa, eskuarki motza eta erlojupekoa, lehen sailkapena egiteko antolatzen dena. Gipuzkoako Itzulia bihar hasiko da Aian, eta 2,7 kilometroko erlojupekoa izango dute aitzinetapa gisa |
erlojupeko |
iz. Zenbait kiroletako, bereziki txirrindularitzako, lasterketa Espainiar txirrindulariak distantzia handiko erlojupekoetan duen maila erakutsi zuen atzoko garaipenarekin. |
eroriko |
iz. Erortzea. Eroriko handi bat egin zuen eta itsuski kolpatu zen. Eroriko bat hartuta, zangoak elbarrituta zeuzkan. Urrutiko arrantzaren erorikoarekin. Inperioaren sortzea, goraldia eta erorikoa |
helmugaratu
|
ad. Kirol. Lasterketetan, helmugara iritsi. 19 txirrindulari helmugaratu ziren denbora berean. Helmugaratzen lehena Mikel Astarloza izan zen. |
ihesaldi |
2 iz. Kirol. Lasterketa batean, bereziki txirrindularitzan, Zortzi minutuko aldea izan zuen ihesaldiak. Mallorcako bide bihurriek ihesaldietarako aukera ederrak eskaintzen dituzte. |
kronoigoera |
iz. Kirol. Txirrindularitzan, aldapan gora egiten den erlojupekoa. |
pedalkada |
iz. Pedalari eragiten zaion aldietako bakoitza. Dotorea zen bizikleta gainean, indartsua pedalkada bakoitzean, eta ausarta, oso ausarta mugimendurik zailenetan. Euskadi taldeak 1994an eman zituen lehen pedalkadak, Txomin Perurena zuzendari zela. |
txakalaldia |
iz. Heg. Kirol. Ahulaldia; bereziki txirrindularitzan, bat-bateko ahulaldia, gehiegizko ahaleginaren ondorioz odolean glukosa jaisteak eragina izaten dena. Baina bat-batean, eta inork espero ez zuenean, iruindarrak egundoko txakalaldia izan zuen. |