Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen Ukazio bikoitza (ez… ezer ere EZ) Ez dut ezer ere EZ ikusi (“estot esebes ikusi”, mendebaleko ahoskera batean; mendebalean du gertakari honek indarrik handiena). Ez da etorri inor ere EZ (“esta etorri iñorbes”, mendebaleko ahoskera batean). Ez du egin inork ere EZ (“estau eiñ iñopes”, mendebaleko ahoskera batean).
Horietan, ukazio bikoitza dei dezakeguna gertatzen da: bi aldiz agertzen da EZ partikula, ukazio bakarra aski den tokian. Goiko adibide horiek, zuzen emanak, honela lirateke: Ez dut ezer ere ikusi. Ez da etorri inor ere / ez da inor ere etorri. Ez du egin inork ere / ez du inork ere egin
Ariketak egingo ditugu HEMEN. |
Aipua
Anjel Lertxundiren aspaldiko testu batean honakoa jaso genuen:
Jean-Luc-Godarden Pierrot le fou (Pierrot eroa) filmeko elkarrizketa labur hartan,
Belmondo aktoreak galdetzen dionean Anna Karinari zergatik dagoen triste, neskak erantzuten dio:
“Zuk hitzekin hitz egiten didazulako eta nik zuri sentimenduekin begiratzen”.
Azken hitza euskaraz
AZKEN HITZA EUSKARAZ
Donostiako Ospitaleak 1992an abiatutako publizitatea da, eta beste alor batzuetan ere ikusten ahal da gaur egun:
«Lehen hitza euskaraz»
Horraino iritsi gara.
Ezin egokiago islatzen dugu erdararen egoera larria: bigarren eta hirugarren eta zazpigarren eta hamaikagarren… hitza izatera daukagu baztertua.
Autopsiarako frogak
Koldo Izagirre