Vanesa Alcega Cortesen (Nafarroan) bizi da eta logopeda da. 2008. urtean, Tuterako Hizkuntza Eskolan euskara ikasten hasi zen, familiei euskaraz aritzeko aukera emateko. Bertan izan zuen Mintzaneten berri. “Parte hartzea pentsatu nuen, hobetzeko eta norbaitekin praktikatzeko”, kontatu digu Alcegak. “Cortesen familia bakarrarekin hitz egiten dezaket euskaraz, bestela hilean behin Tuterara joaten naiz mintzapraktika egitera”, esan digu. Berak hobekuntza handia nabaritu du: “Ez da gauza bera eskolan bost minutuz aritzea edo Mintzaneten ordubetez eguneroko gauzez jardutea”.
Hasieran, Dimako Oihana Aiartza zen bere bidelaguna eta orain, Gernikako Alberto Elejalde. “Oso gustura aritzen naiz, praktikatzeaz gain, euskal kulturari buruz ere ikasten ari naiz”, azaldu digu nafarrak. Euskara maila hobetzeko, hiru aldiz egon da barnetegi batean.