Xabier Molinero Martinez, bidelaria: “Euskararekin lotuta beti gauza politak gertatu zaizkit”

Miranda Ebron (1971) jaio bazen ere, Gasteizen bizi da Xabier Molinero Martinez bidelaria. 20 urterekin hasi zen euskara ikasten, astean bi orduko saioak eginez. Berarekin izan gara, Skype bidez, eta aitortu digu “euskara altxor bat” dela berarentzat. Are gehiago, euskararekin lotuta beti gauza politak gertatu zaizkiola: “Oso pertsona jatorrak ezagutu ditut”.

Alabarekin mintzatu izan da urte luzez gure hizkuntzan, baina Bilbora bizitzera joan zenean konturatu zen inguruan ez zuela norekin euskara praktikatu. Hala, Internetera jo eta Mintzanet ezagutu zuen.

Kanadako gazte batekin elkartu genuen. Eta sorpresa itzela jaso zuen: “Hasieran uste nuen Kanadara bizitzera joan zen kanadar bat izango zela, baina ez, bertakoa da”. Oso gustura daude elkarrekin, eta lagun minak bilakatu dira.

‘Mintzanet bere ahotan’ atalean bere esperientzia partekatu digu galdakoztarrak. Biba zu, Xabier!

You Might Also Like