Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
ZEREZ/ZERTAZ KASUAN EGITEN DEN PLURAL MUGATUAREN ABUSUA
Forma mugagabea hartzeko aukera eta joera du –z kasu-atzizkiak.
*harri txikiez inguratua (> txikiz)
*Hanka-arrasto berriez (> berriz) beterik dago bide guztia.
*Espainolezko hitzak euskal ukituez (> ukituz) makillatuta plazaratu dira.
*Jogurt-potoez (> potoekin/potoz) eginiko telefono bat da marrazkian ageri dena.
*Partikulez (> partikulaz) osatuta dago materia.
*Artistez (> artistaz) beteta dago Elgoibar.
*Poemez (> poemaz) bete ditu liburuko orriak.
*Irenek gonez (> gonaz) eta jertseez (> jertsez) osatutako 34 janzki saldu ditu gaur.
Inoiz singularrean ere ematen da, oker, mugagabeari dagokiona: *gogo handiaz > gogo handiz. Hor, itxura denez, bizkaierazko -a(ga)z kasu-markaren eragina dago. → -ekin soziatiboa eta zenbait muga-arazo