Noiznahi, edonon eta doan!
Ordenagailuan, tabletean edo mugikorrean Internet edukitzearekin nahikoa da. Konekta zaitez euskara praktikatzeko plataformara eta hasi zaitez euskaraz mintzatzen.

Edonon

Edonon

Kalean, etxean, lanean, oporretan… Saioak zauden lekuan zaudela egin ditzakezu, gailua eta konexioa besterik ez duzu behar.

Edonoiz

Edonoiz

Nahi duzunean konekta zaitez: goizez, arratsaldez, gauean, asteburutan…

Malgutasun osoz

Malgutasuna

Egutegia izango duzu, baina zure bikotekidearekin hitz eginda aldatu ahal dituzu datak (saioa bertan behera utzi, beste egun bat edo ordu bat adostu…)

Bat-bat

Bat-bat harremana

Laguntzaile bat dago eta laguntza jasoko duen beste bat. Hori dela eta, nahitaezkoa da hitz egitea. Zentzu horretan, bidelariek aurrerapen handia egiten dute ulermenean, entzumenean eta mintzamenean.