Euskara praktikatu nahi duzu, gutxienez B1 izango duzu

Zure euskara-maila zein den jakiteko klikatu HEMEN eta egiaztatu. Ez baduzu maila lortzen, ezingo duzu parte hartu

Izena ematean, mezu automatikoa jasoko duzu. Daturen bat falta bazaizu, osatu (10 egunetan erantzuten ez baduzu, zure izena datu-basetik ezabatuko dugu)
Zuk lehenbailehen euskara praktikatzea nahi dugu. Baina bidelagunak aurkitzea ez da erraza: pazientzia, mesedez. Gehiegi ez itxaroteko, zer egin? Ahalik eta ordutegi zabalena eskaini edo/eta zure hizkuntza-maila duen norbaitekin hasi

Tarte horretan zure ordutegia aldatzen baldin bada, idatzi (info@mintzanet.net edo WhatsApp –656 713 583– bidez)

Bidelaguna topatuko dizugu. Bitartean, itxaron. Aurkitu bezain pronto, mezua bidaliko dizugu
Zure erabiltzaile eta pasahitzarekin sartzen bazara Mintzaneten (‘Sartu’): egutegia eta gaiak ikusiko dituzu
Lehenengo saioaren ondoren, zer moduz aritu zareten galdetuko dizugu. Arazorik baduzu, idatzi! Gogoratu zure bikotekidearekin adostu beharko duzula zein izango den zuen egutegia (maiztasuna, udan saioak egin ala ez, etab.).