Mintzanet egitasmoak martxan jarri duen gela birtual berria duzue honako hau. Aurrerantzean, erabiltzaileek egitasmoaren webgunetik bertatik egin ahal izango dituzue zuen mintzapraktika saioak, kanpo-zerbitzuetara jo beharrik izan gabe.
Gogoratu mikrofonoa eta kamera aktibatuta izan behar dituzuela, edota baimenak eskatuz gero, “baiezkoa” eman behar diozuela. Arazorik izanez gero, leihoaren azpian dituzue aukerak (mikrofonoa eta kamera aktibatu edo kentzeko etab.), eta “hiru puntutxo”-ak klikatuta ere pantaila nola ikusi nahi duzuen aukera dezakezue, besteak beste.
Badaezpada, GIDA PRAKTIKOA ere eskuragarri duzue, HEMEN.