Mintzanet euskara on line eta doan praktikatzeko aukera da, eta zerbitzua eskaini ahal izateko, bidelagunak behar ditugu.
Bidelagunak pertsona euskaldunak dira, baina ez dute titulurik behar. Helburua ez baita eskolak ematea, ordu erdian edo ordubetean euskara lasai praktikatzeko aukera eskaintzea baizik. Lagundu nahi dutenek zehazten dute maiztasuna (astean behin, hamabostean behin…).
Bidelagunek beren denboraren zati bat doan eskaintzen dute, bidelariek euskara doan praktikatzeko aukera izan dezaten. Parte hartzeko ordenagailua, tableta edo mugikorra (kamerarekin eta entzungailuekin) behar dira, eta Internet! Gehienek Skype bidez egiten dituzte saioak, nahiz eta bidelariarekin adostuta, beste programa bat erabili dezaketen.
Bidelariek B1 maila behar dute izan, elkarrizketa bermatuta egon dadin.
Baina laguntzaileak behar ditugu. Zenbat eta laguntzaile gehiago, orduan eta aukera gehiago izango dute praktikatu nahi dutenek.
Ez ditugu irakasleak behar, euskaraz hitz egin egin nahi dutenak baizik, praktikatzeko prest daudenei tarte bat eskaintzeko.
Zatoz eta lagundu besteei euskara praktikatzen!
Begira zer esaten duten beste bidelagun batzuek