Gainera, Kike Amonarriz eta Pantzo Hirigaraik “Bidaso, biga so: Irri iparrak eta hego erak” hitzaldi umoretsua eskainiko dute 19:00etan
Bihar, martxoak 5, saio berezia egingo dugu Tolosako Kultur Etxean, Trianguloa plazan. Kike Amonarriz eta Pantzo Hirigaraik “Bidasoa, biga so: Irri iparrak eta hego erak” mintzaldia eskainiko dute 19:00etatik aurrera, eta ondoren Sarearen bidez euskara praktikatzeko aukera eskaintzen duen Mintzanet proiektua aurkeztuko du Ritxi Lizartzak.
“Zergatik ari dira baxenabartarrak dragatzen, arabarrak ligatzen ari diren bitartean? Ba al dugu elkarren berri?” bezalako galderei erantzuna topatzen saiatuko dira Amonarriz eta Hirigarai, beti ere umorea nagusituko delarik.
Hitzaldiaren ostean, Lizartzaren eskutik proiektua aurkeztuko dugu. Gainera, Uztaritze eta Tolosa senidetuta daudenez, Kike eta Pantzoak saio motz bana edukiko dute zuzenean bi uztariztarrekin. Modu honetan, senidetze honetan gure plataformak ematen duen aukera erakutsiko dugu.
Azkenik, Rocio Korta eta Mila Altunaren bideoa ikusteko aukera paregabea izango dute bertaratuek (ikusteko hemen klikatu).
Lekua: Toloako Kultur Etxea, Trianguloa plaza.
Eguna: Martxoak 5, osteguna.
Ordua: 19:00etan.
Beraz, arratsalde aparta izango delakoan, bertara gerturatzera gonbidatzen zaituztegu.