University of Liverpool-eko ikasleek (Erresuma Batua) eta Lourdes Otaegui irakasleak “Nazioa irudikatzeko moduak XX. mendeko euskal poesian barna” izan dute hizpide
Lourdes Otaegui literatura irakasleak klase magistrala eman die Liverpooleko ikasleei, euskal idazleei buruz hitz egin die, hainbat poema irakurri dizkie eta hau guztia ingelesez egin du gainera.
‘Euskal Sortzaileak Sarean’ proiektua martxan jarri zuten Etxepare Euskal Institutuak eta Maramara* taldeko Mintzanet egitasmoak. Euskal sortzaileek Mintzanet bidezko prestakuntza-saioak eskaini dizkiete munduko unibertsitateko euskara eta euskal kultura ikasleei.