Antxon Quiroga Errenterian jaio zen, duela 65 urte. Internet bidez izan zuen Mintzaneten berri, eta bertan bidelari gisa hartzen du parte. Bere ustez, proiektua «oso ona» da euskara ikasten ari direnentzat, eta, batez ere, «oso erabilgarria». «Oso ondo dago euskara zabaltzeko», gaineratu du.
Bere bidelaguna, Mikel Gartzia, Gasteizen bizi den gazte bat da, «oso atsegina». «Berez Oiartzungoa da, eta ni bertan bizi izan naiz. Oiartzungo euskara erabiltzen dugu», azaldu du Antxonek. Jada «laguna» dela esaten du: «Hitz egiten irakasten dit, eta aditzak eta denborak erabiltzen ere bai».
Antxonek bere esperientzia ere mahai gainean jarri nahi du, eta frantsesa praktikatzeko aukera eskaini. «Frantseseko irakaslea izan nintzen, eta norbaitek nahi izanez gero, nirekin praktikatu ahal izango luke».
Antxonek ez du jada Mintzaneten parte hartzen.