20220124-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: ‘Hauteskundeak eta gero’ / ‘Munduko bost ipuin labur ederrenak’ / Teknopolis

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen hauteskundeak eta gero Galdera: Hauteskundeak eta gero, hori eta gero… Zuzenak dira horrelako formak? Erantzuna: Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan, GERO sarreran esaten da partizipioaren ondotik erabili behar dela, eta ez izenaren ondotik. Beraz, *Hauteskundeak eta gero izan beharrean Hauteskundeak igaro (pasatu) eta gero erabili behar genuke. Edo, … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: ‘Hauteskundeak eta gero’ / ‘Munduko bost ipuin labur ederrenak’ / Teknopolis

20220117-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Loturik ala bereizita / Jose Mari Pastor / Olaia Inziarte

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Loturik ala bereizita? IVAP Nola idatzi? Noraezean ala nora ezean? Norbere ala nor ebre? Ongi etorri ala ongeitorri? Ezagutu forma egokia Herri Ardulararitzaren Euskal Erakundearen txostenean.

20220110-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Koma / Anjel Lertxundi/ Igor Altuna

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Komaren garrantzia Zer moduz Mikel? / Zer moduz, Mikel? Bi esaldi hauek, itxuraz oso antzekoak badira ere, esanahiari dagokionez zeharo ezberdinak dira: Zer moduz Mikel? Zer moduz, Mikel? 1-Nori idatziko zenioke “Zer moduz Mikel?” esaldia? a) Zure lagun Mikeli, gutunaren … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Koma / Anjel Lertxundi/ Igor Altuna

20220103-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Bezalako / Anjel Lertxundi / Mugan

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Bezalako Gaztelaniaren eraginez, «bezala» eta «bezalako» konparazioetatik atera eta beste eremu batzuetara eraman ditugu. Orain ez da arraroa izaten «bezalako» zerrendei bide egiten aurkitzea euskarazko testuetan. • Bilboko udal haztegietan haritza, pagoa eta artea bezalako zuhaitzak landatzen hasi dira. … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Bezalako / Anjel Lertxundi / Mugan

20221227-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Gabon / Su Tung P’O / Kherau

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen gabon 1 interj. Heg. Gauaz agur egiteko erabiltzen den esapidea. Ik. gau on. —Gabon! —Baita zuri ere! Gabon Jainkoak! Jainkoak gabon dizuela. Jaun-andreak, gabon! Gabon pasa! Elkarri gabon esanda abiatu ziren bakoitza bere etxera. || Gabonak elkarri emanaz aldendu ginen bakoitza geure etxera. 2 iz. pl. Heg. Eguberriak. Izeba … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Gabon / Su Tung P’O / Kherau

20221220-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Aditz trinkoak / Aitor Mendiluze / Bertsogintza

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Aditz trinkoen erabilera okerrak Forma arautuetako zenbaitetan okerbidera egiten da sarri. Hona hemen batzuk:  *emaidazu (emadazu),  *emaiguzu (emaguzu);  *esaidak/n (esadak/n);  *eramazak/n (eramak/n);  *ekarridazu (ekardazu);  *jakizak/n (jakik/n) Euskara batuaren Eskuliburua

María Noel Abella eta Iban Bilbao elkarrekin - Mintzanet bere ahotan

Iban Bilbao bidelaguna eta María Noel Abella bidelaria elkarrekin, Montevideon

Duela bi urte elkartu genituen María Noel Abella bidelari uruguaitarra eta Iban Bilbao bidelagun bermeotarra, euskara online eta doan praktikatzeko aukera ahalbidetzen duen Mintzanet egitasmoan. Ordutik, astero-astero, ordenagailuko pantaila erabiliz mintzapraktika saioak egiten dituzte, baina sorpresa ederra eman berri digute. Iban Montevideora joan da María bisitatzera, eta izan duten enkontrua grabatu eta gurekin partekatu nahi … Continue reading Iban Bilbao bidelaguna eta María Noel Abella bidelaria elkarrekin, Montevideon

20221213-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Kalko okerrak I / Dabid Anaut / Kar-kar

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen KALKO OKERRAK (1) : teoria eta adibideak Hitz askok ordain bakarra eta parez parekoa dute hizkuntza batetik bestera. Beste batzuek, ordea, adiera bat baino gehiago dituzte. Hizkuntza batean adiera guztiak hitz batek hartzen dituen arren, bestean hitz bat baino … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Kalko okerrak I / Dabid Anaut / Kar-kar

MintzanetEguna-Getxo2022

Argazki eta bideo galeria: Mintzanet Eguna 2022

Abenduaren 3ko ajearekin jaiki gara oraindik. Ederra izan zen mintzanet egitasmoaren 10. urteurrena #bidelari eta #bidelagun-ekin ospatzea.  Eskerrik asko Romo Kultur Etxera (Getxo) gerturatu zineten guztioi eta munduko hainbat txokotatik #MintzanetEguna2022 jarraitu zenutenoi! Hemen duzue batutako argazki eta bideoekin sortu dugun galeriatxoa:  

20221207-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Hain…-ela / Joseba Sarrionandia / Zaldieroa

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Menderakuntzaz baliatzean —ondoriozko perpaus edo kontsekutiboetan— ez da tradizioduna -(e)la menderagailua erabiltzea, eta, beraz, ez da egokia euskara jaso zaindurako: ?Gure herria hain da txikia, ez duela plazarik ere. Beste hauek dira molde zuzenak: hain… (non/eze(n))… bait-/-(e)n. a) Gure herria hain da txikia, (non) ez baitu plazarik ere. b) Gure herria hain da txikia, (non) … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Hain…-ela / Joseba Sarrionandia / Zaldieroa