Hasierako panela-Alban

Alban Jollivet, bidelaria: “Euskararen zale gaixoa naiz”

23 urte ditu egun Alban Jollivet frantziarrak, eta Grenoblen bizi da. Bertan egin ditu ikasketak, eta hizkuntzalaria da. Hain zuzen ere, unibertsitatean zela animatu zen euskara ikastera, duela bi urte. Latinetik eratorritako hizkuntzetatik oso ezberdina delako piztu zitzaion sua, eta berau gertuagotik ezagutzeko asmoz Mintzanet programan eman zuen izena.

Zegaman bizi den Isabel Elorza bidelagunarekin egiten ditu mintzapraktika saioak, eta bihotzez eskertzen dio eskainitako denbora: “Abantaila asko ditu Mintzanetek. Doakoa da, oso erabilgarria eta aberasgarria”. Zera gaineratu digu: “Euskararen zale gaixoa naiz”.

Jarraian duzue Albanek bidali digun bideotxoa:

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude