Urtarrilak 22-bmi-mintzanet

Zein da humanitate-zantzurik zaharrena? [Bost minutuko ikastaroa]

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Artikulua

Zein da humanitate-zantzurik zaharrena?

(…) Margaret Mead antropologoari ikasle batek galdetu omen zion: zein da humanitate zantzurik zaharrena? Ikasleak espero zuen gezi baten punta halako lekutan, edo eltze baten zatia, baina erantzuna beste hau izan zen: femur hautsia eta lotua.

Femur hautsiak, naturan, heriotza esan nahi du. Ezin du ihes egin, ezin da ur bila eta janari bila joan. Harraparien bazka bihurtzen da. Ezein animaliak ez du irauten hezur hautsi bat osatzeko adina denbora.

Femur hautsi gero lotuak esan nahi du beste pertsona batek zauritua artatu zuela, zauria garbitu ziola, jaten eman ziola, zaindu egin zuela, osatu eta suspertu zen arte. Talde elkartasunak baino ezin du miraria egin, zaintza konstante eta kolektiboa behar baita femur hori soldatzeko.

Atzeko balkoitik

Xabier Gantzarain

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude