Iraia Oiartzabal moda diseinatzaileari elkarrizketa (bideoa)

Iraia Oiartzabal (Pasai Antxo, 1987) moda diseinatzailea da. Bartzelonan ikasketak burutu ostean, Donostian goi joskuntzako tailerra ireki zuen, eta batik bat, ezkontzetarako soinekoak egiteagatik da ezaguna. Mintzanetek elkarrizketa egin dio ‘Hitzaldi Irekiak’ proiektuaren baitan Donostiako bere tailerrean. Hemen duzue elkarrizketa, mila esker Iraia!

Imanol Agirretxe futbolariari elkarrizketa (bideoa)

Mintzanetek Imanol Agirretxe futbolariari elkarrizketa egin dio, ‘Hitzaldi irekiak’ proiektuaren baitan. Bera Realeko jokalaria da eta Zubietan elkartu gara, entrenamendu baten ostean. Mintzaneten parte hartzen dutenek galderak egin eta berak erantzun egin ditu. Hemen duzue emaitza, benetan interesgarria futbolariak esandakoa!  Mila esker, Imanol!

Julian Iantzi telebista aurkezleari elkarrizketa (bideoa)

Mintzanetek Julian Iantzi telebista aurkezleari elkarrizketa egin dio, ‘Hitzaldi irekiak’ proiektuaren baitan. Berak telebistako hainbat programatan parte hartu du, baina “El Conquistador del fin del mundo” saioa aurkezteagatik da ezaguna batez ere. Mintzaneten parte hartzen dutenek galderak egin eta berak erantzun egin ditu. Hemen duzue emaitza, benetan interesgarria Julianek esandakoa!  Mila esker, Iantzi!

Ainhoa Vitoria irrati esatariari elkarrizketa (bideoa)

Mintzanetek Ainhoa Vitoria irrati esatariari elkarrizketa egin dio, ‘Hitzaldi irekiak’ proiektuaren baitan. Berak Gaztea irratiko saiorik ezagunenean egiten du lan, Didan hain zuzen. Mintzaneten parte hartzen dutenek galderak egin eta berak erantzun egin ditu. Hemen duzue emaitza, benetan interesgarria irrati esatariak esandakoa!  Mila esker, Ainhoa!

Mikel Pagadiri elkarrizketa [bideoa]

Mintzanetek Mikel Pagadi aktore eta gidoilariari elkarrizketa egin dio, ‘Hitzaldi irekiak’ proiektuaren baitan. Mintzaneten parte hartzen dutenek galderak egin eta berak erantzun egin ditu. Hemen duzue emaitza, benetan interesgarria Villabonako gazteak azaldu duena. Mila esker, Mikel!