Iraia Oiartzabal (Pasai Antxo, 1987) moda diseinatzailea da. Bartzelonan ikasketak burutu ostean, Donostian goi joskuntzako tailerra ireki zuen, eta batik bat, ezkontzetarako soinekoak egiteagatik da ezaguna. Mintzanetek elkarrizketa egin dio ‘Hitzaldi Irekiak’ proiektuaren baitan Donostiako bere tailerrean. Hemen duzue elkarrizketa, mila esker Iraia!