Zorroaga Fundazioko egoiliarrek Mintzaneten parte hartuko dute

Zorroaga Fundazioko (Donostia) egoiliarrek Mintzaneten parte hartuko dute. Azpeitiko San Martin egoitzako esperientzia adibide bezala hartu eta gero, Zorroagako bost lagunek bidelagun gisa eman dute izena Mintzaneten. Horrela, hemendik aurrera, euskara hobetu nahi duten bost pertsonek haien laguntza jasoko dute.

Rocío Korta eta Mila Altuna (bidelagunak): “Bidelariak nirekin konfiantza hartu du, eta ondo hitz egiten du”

Rocío Korta eta Mila Altuna azpeitiarrak dira. Lehenak 73 urte ditu, 85 bigarrenak. Eta Mintzaneten bidez bi astean behin Sofía Cisneros eta Gorka Fernández bidelariekin, hurrenez hurren, hitz egiten dute. Hiru saio egin dituzte orain arte, eta oso pozik daudela azaldu digute.