Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
|
Pasartea
Norbait ixilik geratzen denean lotsatu egiten naiz bere aurrean. Aldamenean berriketan ari gera eta hura ixilik dago. Eta lotsa naiz, esaten ari garen kontuen funtsik eza lotsagarria da. Hizketarako darabilgun gaia edozein izanik ere, beti gauza bera gertatzen zait. Lagundu nahian sentitzen dut, ixilari arrazoia emateko gogoa, neu ere ixiltasunaren alde nagoela adierazi nahiko nioke, hizketaldiaren ergelkeriaz jabetzen naizela neu ere alegia.
Juan Luis Zabala, Kaka esplikatzen