Ostiralean 19:00etan Donostiako Kresala elkartean izan da aurkezpena eta bertan Mintzanet zer den azaldu dugu. Bertaratutakoek adi entzun dituzte Ainara Loiarte koordinatzaileak emandako argibideak eta mahai inguru formatuan nahi adina galdera egin ahal izan dituzte.
IRUDIAN: Kresala elkartera bertaratutakoak ordenagailuari adi begira.
Bidelarien eta bidelagunen bizipenak biltzen dituen ikusi ostean, eta adinekoen egoitza batzuetan abian jarri dugula ikusteko, Mila Altuna eta Rocio Korta azpeitiarren esperientziaren berri eman dugu.
IRUDIAN: Bertaratutakoek bidelagunen eta bidelarien esperientziaren berri izan dute.
Amaitzeko, Ione Forkada bidelagunak bere hitzetan Mintzanet zer den azaldu du, baita bere bidelari Raul Alfaro zarrakazteluarrarekin duen harremanari buruz ere. Aurkezpen hau Donostiako auzo ezberdinetako Euskararen Egunaren ospakizunen baitan izan da, Parte Zaharrekoei zuzendutakoan hain zuzen ere.