Itsasun Mintzaneten berri eman dugu

Arratsaldeko 16:00etan hasi dugu aurkezpena Lapurdiko Itsasu herrian, AEK-ren egoitzan. Bertan, Iparraldeko AEK-ko kideak bildu dira eta baita bertaratu diren beste ikusle batzuk ere. Ritxi Lizartza proiektuaren arduradunak Mintzanet zer den azaldu die.

Mintzanet_Itsasu_RitxiIRUDIAN: “Iparraldeko jende gutxi dago une honetan proiektuan eta horregatik, ezagutzera eman nahi dugu, erabilgarria delako”, azaldu du Ritxik.

Parte hartzaileen esperientzia argi adierazten duen bideoa ikusi dute jarraian eta “ikusten duzuen bezala, profila oso anitza da eta denentzat izan daiteke baliagarria”, esan du Ritxik.

Mintzanet_Itsasu_bideoaIRUDIAN: Bertaratutakoak adi egon dira Mintzaneten partaideen bizipenak entzuten.

Aurkezpena amaitzeko, Filipe Thikoipe bidelagunarekin zuzeneko saio bat egin dugu. Bera Lekornekoa (Lapurdi) da eta bi urte dira Mintzaneten bidelagun gisa hasi zenetik. Bere esperientzia lehenengo pertsonan kontatu du eta ikusleek nahi adina galdera egiteko aukera izan dute. Mila esker Filipe zure laguntzagatik!

Mintzanet_Itsasu_FilipeIRUDIAN: “Niri oso erraza egiten zait etxetik astero saio bat egitea”, kontatu digu Filipek.

 

 

 

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude