Mertxe Iturrate, bidelaria: “Mintzaneti esker, beste aukera bat daukat, eta gainera, jendea ezagutu dut”

Mertxe Iturrate Gasteizen jaio zen duela 42 urte, baina nahiz eta han lan egin, bizitza osoa Murgian egin du.

Facebooken bidez izan zuen Mintzaneten berri. “Lagun bat Londresen bizi da, eta berak esan zidan Mintzaneten bidez euskaraz hitz egiten zuela”, azaldu du. Eta izena eman zuen.

“Proiektu oso ona iruditzen zait. Iaz euskaltegira joan nintzen, baina aurten ez. Nahiz eta umeekin, herrian eta lanean hitz egiten saiatzen naizen, ez da nahikoa. Mintzaneti esker, beste aukera bat daukat. Ikasteko beste modu bat da, eta gainera, jendea ezagutzen duzu”, esan du gasteiztarrak.

Denbora gutxi darama proiektuan, baina gustura dago bere Basauriko bidelagunarekin; izan ere, saioa “oso azkar” pasatzen zaio. “Elkarrekin txango bat egitea eta familiak ezagutzea espero dut”, azpimarratu du.

Mertxeren ustez, euskara ezagutu egin behar dugu, “baina nahi dugulako”. “Niretzat ez da hizkuntza bat bakarrik: kultura da, gure arbasoak, gure mendiak…”, azaldu du.

Mertxe Iturrate bidelaria

 

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude