Miguel Angel Gutierrez, bidelaria: “Euskaltegitik kanpo ez neukan euskaraz hitz egiteko aukerarik”

Miguel Angel Gutierrez (Bilbo, 1963) euskaltegian hasi zen euskara ikasten, baina gelatik kanpo ez zuen norekin hitz egin. Hori dela eta, mintzatzeko aukerak bilatzen hasi zen eta Mintzanet aurkitu zuen. Ekimena “oso interesgarria” dela iruditzen zaio. “Parte hartzen duten pertsona batzuen iritziak irakurri nituen webgunean.  Proiektuarekin konprometituta zeudela eta besteei laguntza emateko gogoa igartzen zitzaien”, azaldu du Gutierrezek.

Horregatik, bere bidelagunari eskerrak ematen dizkio noizbehinka. “Aukera hau aprobetxatu nahiko nuke bidelagun guztiei beraien lana eskertzeko”, gaineratu du.

Bilbotar honen helburua euskara menderatzea da. “Hori gertatuko balitz, gero, ahal dudan neurrian, egunero erabiltzen saiatuko nintzateke”, esan du.

Bere bidelagunarekin duen harremana “ona” dela dio, eta zentzu honetan, Mintzanet gomendatuko luke. “Zortea baldin baduzu eta zure bidelagunarekin ondo moldatzen bazara, zer edo zer lor dezakezu. Dena den, bidelagun guztiak bidea errazteko prest daudela uste dut, eta sortu ahal diren oztopoak borondatez gaindi daitezke”, adierazi du Gutierrezek.

miguel-angel-gutierrez
Miguel Angel Gutierrez bidelari bilbotarra

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude