Ekainaren 23an eta 24an, Hernaniko Orona Fundazioan, hizkuntzak biziberritzeko jardunbide egokiak izango dira hizpide. Guk Mintzanet ostiral goizean aurkeztuko dugu, ‘Mintzapraktika: buruz buru, ahoz aho’ saioan.
Gurekin batera, beste ekimen batzuk azalduko dira: Voluntariat per la llengua-ko Silvia Sanz Vila eta Mintzalaguna egitasmoko Rocio Luces. Gure tartea ostiralean, 9:45ean hasiko da eta Ritxi Lizartza proiektuburuak azalduko du zer den eta nola funtzionatzen duen Mintzanet proiektuak.
‘Hitzargiak’ ekimenaren helburua hizkuntzek elkar argitzea da. Bertan, Europa osoko 17 hizkuntzen biziberritze-prozesuan dabiltzan eragileei elkarren berri izan, eta zubiak eraikitzeko abiapuntua eskainiko zaie. Proiektu hau DSS2016k babesten du eta topaketa hau ibilbide luze baten ondorioa da.
Informazio gehiago eskuratzeko: http://hitzargiak.eu/pages/presentation